
Ikusten ari zareten hau Infocomen aurkituko duzuen blog berriaren lehenengo sarrera da. Blog berri honetan ikasleei dagozkigun arazo eta aferei buruzko gogoetak aurkituko dituzue eta bertan libreki komentatu eta parte hartu ahal izango duzue, zuek hala nahi izanez gero. Gaurko honetan, Korrikari buruz hitz egin nahi dizuegu.
Dakizuenez, Korrika bi urtero AEK erakundeak antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. 1980. urtean hasi zen proiektua dugu, ordutik aurrera gero eta arrakasta handiagoarekin egin den proiektua.
Aurten hamaseigarren Korrikaz gozatu ahalko dugu 11 egunez, martxoak 26tik hasita apirilaren 5era arte, Tuteratik Gasteizera. Korrikaren zioa euskara bazter guztietara zabaltzea izan da beti, eta dakigunen artean erabilera bultzatzea; izan ere, eta esaldi famatuak dioen moduan “euskara ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak erabiltzen ez duelako baizik”. Beraz, euskaraz gozatzen duen edozeinek Korrikan aukera paregabea aurkituko du gure hizkuntza eder honekin ongi pasa eta baita kirol pixka bat egiteko ere.
Zenbait ikaslek eskatuta, Deustuko Unibertsitateak Korrikako kilometro bat erosi du aurten Donostian. Larunbatean dugu hitzordua, gaueko hamabiak aldera, Foruen Pasalekuko 5., unibertsitatetik hurbil korrika egiten hasteko eta baita tarte alaia izateko ere. Oso garrantzitsua deritzogu zuen parte hartzea, hurrengo urteetan Unibertsitateak ekimen hau aurrera eramaten jarrai dezan eta proiektuaren garrantzia ikasleen artean zabaltzen hasi dadin.
Jaio berri den blog honetatik Deustuko ikasle guztiak animatu nahi ditugu duela 29 urte jaio zen proiektu ederra bizirik mantentzeko. Informazio gehiago Korrikaren web ofizialean aurkituko duzue.
Aurtengo leloari helduta, ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! (eta baita blogera ere).
¿Qué es esto? La pregunta que más de uno os estaréis haciendo. Un día de esos en las que las horas de clase parecen no tener fin se nos ocurrió crear un blog en el que los alumnos pudiésemos comentar y opinar sobre las “entradas” que iremos subiendo entorno a los problemas, noticias o sucesos de la universidad. Y después de horas y horas de esfuerzo llegó el gran día del estreno… y comenzamos con la Korrika.
La Korrika es un evento que viene organizando bianualmente AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak) desde 1980. Este año se cumple la decimosexta edición y la salida se dará el día 26 de febrero desde Tudela, acabando el 5 de abril en Vitoria. Durante estos once días la Korrika recorrerá todos los pueblos de Euskal Herria con un único propósito, llevar el euskera a todos los rincones de nuestro pueblo y promoverlo ya que un idioma no se pierde por no aprenderlo, si no por no utilizarlo.
Tras la recogida de firmas entre alumnos, la Universidad de Deusto ha decidido este año comprar un kilómetro de la Korrika tanto en el campus de San Sebastián como en el de Bilbao. La cita será el próximo sábado 28 a las 00:00 en el Paseo de los Fueros número 5. Es importante que participemos todos para que en próximos años Deusto mantenga la iniciativa y se difunda entre todos los alumnos.
Desde este blog recién nacido os animamos a tomar parte en la 16ª edición de la korrika para impulsar el euskera. Para más información podéis entrar en la web oficial de Korrika. Como reza el eslogan, ¡bienvenidos al pueblo que quiere vivir en euskera! (y bienvenidos también al blog).