Estudiantes

(EU) ‘Astelehenak’, aje emozionala

‘Paradise’ kantuak Izaro Andres abeslariaren errepertorioa entzuteko irrika handia sortu dio bat baino gehiagori. Oraingo honetan, ‘Astelehenak’ izenpean, abeslariaren bigarren kantuaren bideoklipa aurkeztu du Rockmen Records-ek; ekoizle lanetan aritzen den talde horren helburua da bideoklip gehiago grabatzeko aukera izatea.

Abeslariak dio ‘Astelehenak’ biharamun emozional batetik sortu dela. Kantuaren izenak ideia horri egiten dio erreferentzia, eta islatzen du “bakardade desesperatuek ez dutela balio, bakardade kontzienteek bai, ordea: “sentimenduak ordenatu behar dira; bestela, zirimiri grisak ez du atertuko”.

Izaro Andres biziki pozik sentitzen da berak konposatutako musikak azken hilabeteetan izan duen oihartzunarekin. Kontzertuak eskaini eta eskaini ari da euskal herri eta hiri orotan. Bide horretan, pertsona, talde eta bestelakoak ezagutzeko parada ere izan du; esate baterako, Maika Makovski konpositore, abeslari eta aktore espainiarrarekin parte hartzeko aukera izan zuen Bilboko Kafe Antzokian; Zea Mays talde ezagunaren kontzertuaren aurretik, bere emanaldia eskaintzeko aukera izan zuen Gernikako Lekuek jaialdian…

Mallabiarraren irribarreak adierazten duen modura, bide luzea du oraindik musika arloan. Berarentzat guztiz berria den aldi honetan, buru-belarri ari da lanean entzuleek bere hitzak senti dezaten. Kantu berriak entzun nahi izanez gero, hona hemen ondorengo asteetan eskainiko dituen musika emanaldien agenda.

agenda

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>