Komunikazioko Graduko bigarren mailako ikasleek Berria egunkariak Andoainen duen egoitza nagusia bisitatzeko aukera izan dute hilaren 5ean, Elixabete Perez Gaztelu irakasleak lagunduta. Prentsa Idatziaren Sorkuntza eta Ekoizpena ikasgaiko ikasleek, beste urte batez, Berria erredakzioa ezagutu ahal izan dute, Andoni Alvarez egunkariko langile gidari zutela.

Komunikazioko Graduko ikasleak, Elixabete Perez Gaztelu irakaslea eta Andoni Alvarez, Berriaren egoitzaren sarreran.
Martin Ugalde Kultur Parkean, Andoni Alvarezek egin dio harrera Deustuko taldeari, eta bisita gidatu baten bitartez, ikasleek aukera izan dute erredakzioan lan egiteko modua zein den ezagutzeko eta ikusi bitartean erredakzioaren inguruan sortutako galderak egiteko.
Bisitari amaiera emateko, ekitaldi gela batean bildu da taldea, eta eguneko egunkari alea eskuan, kazetaritzari, Berriari eta langileei buruzko galderak egin dizkiote ikasleek Alvarezi. Alvarezek ere gazteen eta prensa idatziaren gaineko galderak egin dizkie kazterigaiei. Solasaldi labur horretan, beste gai batzuen artean, kazetaritzaren egoera ekonomikoaz ere hitz egin du Alvarezek: “Azken urteotan egoera prekarioan egon garela ezin da ukatu, baina hurrengo urterako Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza handiagotuko du. Horri esker, langileon ekonomia egungo bizi mailara egokituko dugu”.
Elixabete Perez Gaztelu iraslearen arabera, “Berriako langileek oso abegi ona egiten diete Deustuko ikasleei”, eta dio bisitaren bidez egunkaria barrendik hobekixeago ezagutzen dutela ikasleek.
Alazne Aldayturriaga Arrieta- Komunikazioko Graduko 2. ikasturteko ikaslea