Estudiantes

(EU) Gizarte eraldaketan datuek duten garrantziari buruzko horma-irudia ikusgai

Gure gizartean, Facebookenaren moduko eskandaluekin, datuen gaia geroz eta indar gehiago ari da hartzen, baita erabiltzaileak testuinguru horretan hartzen duen paperak ere. Hori dela eta, apirilaren 12an datuei buruzko hitzaldi bat antolatu zuten Miren Gutierrez eta Miren Berasategi Komunikazioko saileko irakasle eta ikertzaileek Deustuko Unibertsitateko Madrilgo egoitzan. Hitzaldia egin bitartean ilustratzaile batek gauzatutako horma-irudia P. Arrupe eraikineko lehen solairuan ikus daiteke.

Horren harira, apirilaren 26an Miren Gutierrez eta Miren Berasategi irakasle-ikertzaileek Donostiako campuseko hainbat irakasle eta ikasleri horma-irudia azaldu eta Madrilgo aurkezpenean eta eztabaidan sortutako hainbat punturen berri eman zieten.

— Mireia Galarza, Komunikazioko graduko 2. Mailako irakaslea.

No hay comentarios Permalink

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>