Estudios

Asteazkenean hitzordua duzu euskararekin

Datorren asteazkenean, abenduaren 5ean, euskararen egoerari buruzko mahai-ingurua egingo da Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Ekitaldia arratsaldeko 16:00retan hasiko da Arrupe Aita eraikineko 008 gelan eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Ondorengo gonbidatuek hartuko dute parte eztabaidan: Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendaria; Xabat Laborde, Euskal Herrian Euskaraz erakundeko Gipuzkoako koordinatzailea, eta Mikel Irizar, Topaguneko lehendakaria.

Astelehenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu du ekitaldia Komunikazioko Graduko ikasle talde batek, Euskal Kultur Mintegiaren kolaborazioarekin.

Mahai-inguruan zehar landuko diren puntuak honakoak dira, besteak beste: euskararen egoera Gipuzkoan, Aldundiak 2012an euskararen inguruan ezarritako politikak eta euskararen alde lan egiten duten erakundeen arteko lotura eta akordioak. Ekitaldiaren amaieran aukera izango da galderak egin eta eztabaida sortzeko. Interesatutako guztiak gonbidatzen zaituztegu parte hartzera: prestatu zuen galderak, mahaigaineratu zuen kezkak eta eraman ekitaldira edo utzi iruzkinak orrialde honetan bertan.
Ez ahaztu, astelehenean ere Euskararen Eguna da: bizi euskaraz!



Eneritz Albizu



Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>