Estudios

(EU) Kazetari Berriak

Joan den ostiralean, hilaren 20an, Berriaren egoitza bisitatu genuen Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Graduko 2. mailako ikasleok. Aurten dugun ikasgaietako bat Prentsa idatziaren sorkuntza eta ekoizpena da eta atzoko bisitarekin prentsa mundua hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. 17 bat ikasle elkartu giren Andoaingo egoitzan, Elixabete Perez irakaslea lagun.

IMG_2594

Andoni Álvarez arduratu zen egunkariko funtzionamendua erakusteaz. Lehenengo, egunkari bana banatu zigun bisitarioi eta egunkariek orokorrean gizartean duten eraginaz eta dituzten zailtasunez aritu giren hausnarketan.

Arduradunak Berria egunkariaren funtzionamenduaren inguruko zenbait azalpen egin zituen eta gure galderei erantzun. Amaitzeko, erredakzio gelara joan ginen. Goizeko 11k inguru izanagatik, zenbait kazetari lanean ari ziren jada. Andoni Álvarezek azaldu zuen normalean eguerdi aldean hurbiltzen direla gehienak, lanbideak hala eskatzen duelako. Erredakzioko sailak erakutsi zizkigun eta arlo bakoitzeko albisteak non garatzen diren erakutsi.

Berriako bizpahiru kazetarik antzeko bisita egin zuten Deustuko Unibertsitateko ikasleak zirenean. Gaur egun, bertan dihardute lanean. Urte batzuen buruan aurtengo bisita egin genuen ikasleren bat izango dute lankide agian, batek daki.

Maialen Sorzabalbere
Komunikazioko Graduko 2. mailako ikaslea

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>