Departamentua

Aniztasuna, konpromisoa eta profesionaltasuna.

Horiek dira Komunikazioko Saila osatzen dugun pertsonon, gizon eta emakumeon, ezaugarri nagusiak. Disziplina eta jatorri ezberdinetakoak gara, oinarri humanista dugu eta aberastasun moduan ulertzen dugu pluraltasuna. Konprometituta gaude gure lanarekin, unibertsitatearen egitekoarekin eta komunikazioaren arloan ezagutza sortu, sustatu eta zabaltzearekin. Egungo mundu konplexu eta aldakorrean, komunikazioaren fenomenoa osotasunean ulertu eta profesionaltasunez lantzea da gizartearen eraldaketarako gure ekarpen xumea. Pertsonek pertsonen artean eta pertsonentzat lan egiten dugu gradu eta postgraduko ikasketetan, ikerketan eta dibulgazioan.

Gure Saileko ateak irekita dauzkazu ezagutu nahi bagaituzu.

177031928_ccea50feab_b