Gune honi buruz

Infocom leku ireki bat da, Gizarte eta Giza Zientzietako Komunikazio Saileko “plaza publikoa”.

Toki ireki bat nahi du izan, dinamikoa eta baliagarria izan dadin komunikazio ikasketekin zerikusia duen eragile ororentzat, bai barrura begira (ikasle, irakasle eta ikertzaileentzat) zein kanpora begira (gure ikasle izan litezkeenentzat, ikertzaileentzat eta eragile sozio-ekonomikoentzat).

Leku horretan, gure jardunaren gaineko informazio eguneratua aurkituko duzu, hiru ardatzen inguruan eguneratuta: Komunikazio ikasketak (Saileko egunerokoari buruzko informazioa), komunikazio ikasleak (ikasleei zuzendutakoa eta ikasleek kudeatutakoa) eta ikerketa eta transferentzia (informazio-plataforma Unibertsitate barruko zein kanpoko ikertzaileentzat).

Aldi berean, infocom topagune izatea gustatuko litzaiguke eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, elkartzeko leku bat izan dadin eta gizarte plural batek eskaintzen duen ideia aberatasuna aprobetxa dezagun.


larrieta
Leyre Arrieta
Komunikazio Saileko Zuzendaria