Ainhoa Anduaga

Ainhoa Anduaga en Infocom

Prentsa idatzia: gizonezko politikarien eremua?

Genero-harremanak pisua irabazi du azken urteetan: denetariko lanak egin dira emakumezkoen eta gizonezkoen ezberdintasunaren inguruan. Baina, komunikabideetan, eta zehazki prentsa idatzian, zer-nolako presentzia dute emakumeek? Eta nolakoa da ematen zaien trataera? Horixe bera jakiteko Deustuko Unibertsitateko bederatzi irakasle lanean jarri ziren, eta pasa den astean Donostiako campusean liburua aurkeztu dute: “Representaciones de las mujeres políticas…

Etorri eta informatu gure graduaz!

Jada abendua iritsi da: ikasturtea aurrera doa eta askorentzako bada garaia hurrengo urtera begira jartzeko. Ez daukazu argi zer ikasi? Oraindik dudatan bazaude, Komunikazioko graduaren inguruko informazio-saioa duzu bihar asteazkena, arratsaldeko 19.00etan Areto Digitalean, Mateo Ricci eraikinean. Etorkizuneko ikasleentzat eta beraien gurasoentzat izango da saioa, eta 2013-2014ko ikasturtearen berri emango da: sartzeko prozesua, unibertsitateko zerbitzuak,…

Ikasketa ordu solidarioak

Zer egiten dute bi kutxek Donostiako Deustuko Unibertsitateko liburutegiko sarreran? Ikasleek bertan igarotzen duten ordu bakoitza diru bihurtu. Magia dirudien arren, egiazkoa da. Ikasketen Elkartasunezko Olinpiada deritzo eta hilabete iraungo du ekimen honek gure artean. Lan ordu bakoitzeko babesleek euro bat zuzenduko dute hezkuntza proiektu batera. Udaletxeak (Harokoa, Teruelekoa, Santiagokoa, Errioxako Gobernua), aurrezki kutxak (VidaCaixa,…

Xabier Madariaga, telebistako pantailatik Donostiako Deustuko ikasleengana

Ingalaterra, Bilbo, Jerusalem, Madril, Bilbo eta Paris. Xabier Madariagak (@XMadariagaI) ikasketak amaitu zituenetik maleta hartu eta ez da gelditu. Mikrofonoarekin hara eta hona ibili da. Azkenengo geldialdia, pare bat ordutarako izan bada ere, Deustuko Unibertsitatea izan da. Pasa den asteazkenean, urriak 30, Donostiako campusean egon zen, “Komunikazioko profesional baten egunez eguneko jarduna” zikloa zela eta. Maila…

“Idatziz komunikatu” bai, baina ondo?

Galdera hori egin zuten Elixabete Pérez Gazteluk eta Esther Zulaika Ijurkok, biak Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko irakasleak. Erantzunaren bila, ikerketa bat egin dute beste bi irakasleekin batera, Alazne Mujika Alberdi eta Ion Muñoa Errasti. Azterketaren ondorioak Pérez Gazteluk eta Zulaika Ijurkok Idatziz komunikatu. Gazteak eskolan idazten argitaratu berri den liburuan jaso dituzte. Batxilergoko lehen mailako ikasleen…