Alazne Mujika
Ekonomian eta Enpresen Zuzendaritzako doktorea Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanordea. Alazne Mujika Alberdi Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, irakasle arduradun doktorea da Deustuko Unibertsitatean, eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko, Turismoko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduetan irakasten du, baita Enpresen lehiakortasunari eta garapen ekonomikoari buruzko doktoregoan ere. Honako irakasgai hauek ematen ditu: - Komunikazioko Graduan: Marketinaren oinarriak, Merkatuen eta entzule-ikusleen ikerketa, Publizitatea eta Marketineko plana. Praktiketan eta Gradu amaierako lanean laguntzen du. - Turismoko graduan: Marketinaren oinarriak. - Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan: Gradu amaierako lanean laguntzen du. - Enpresen lehiakortasunari eta garapen ekonomikoari buruzko doktoregoan: metodologiako ikastaroetan eta berrikuntzari buruzko mintegian laguntzen du. Bere argitalpenetan kontsumitzailearen eta merkatuaren arteko harremanak lantzen ditu. Azken urteotan erabiltzailearen berrikuntza eta gizarte erantzukizun korporatiboa jorratu ditu. “Erakundeen berrikuntza eta zuzendaritza ezagutzaren gizartean” ikertaldeko kidea da, Deustuko Unibertsitateak aitortua.

Alazne Mujika en Infocom