Eider Landaberea
EIDER LANDABEREA ABAD Historiako doktorea da (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatua da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: “Gizarte komunikazioa eta iritzi publikoa” Komunikazioko Graduko 2. mailan, eta “Gizartearen erronkak eta auziak hedabideen bitartez I eta II” Komunikazioko Graduko 3. mailan (gazteleraz eta euskaraz). Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Euskal Herriko gaur egungo historia. Azken urteotan ¬Euskal Herriko trantsizioan (1975-1980) nagusi izan diren alderdi politikoen diskurtsoak aztertzen aritu da lanean. Komunikazioa ikertaldeko kidea da. (Deustuko Unibertsitateak aitortua).