Elixabete Perez Gaztelu
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.

Elixabete Perez Gaztelu en Infocom

Joxepa “Xenpelar” bertsolariaren berrirakurketa

Elixabete Perez Gaztelu ikertzaile irakasleak UEUren “Bertsolaritza genero ikuspegitik” ikastaroan parte hartu du Joxepa Antoni Aranberri Petriarena “Xenpelar” (Errenteria, 1865-1943) bertsolariaren gaineko topiko batzuk auzitan jartzeko. Besteak beste agerian jarri du bertsolari errenteriarra kaletarra, fabrikako langilea, irakurzalea zela eta neskazaharren alde egin zuela giroa guztiz kontrakoa zuenean. Albistea Bertsoa.eus atarian, eta bideoa ›

Komunikazioaren Gizarte Historiaren II. Mintegia

2018ko ekainaren 22a Jardunaldiaren triptikoa Jardunaldiak hainbat proposamen egingo ditu, gure historiografian eta kultur ikasketetan gehiei landu ez den gai baten inguruan: zein komunikazio prozesuk hartu zuten parte Euskal Herrian, Erdi Arotik hasi eta gaur egunera arte? Komunikazioaren garapena –inprentaren aurretik eta ondoren–, gaur egungo gizarte sareetara arte, funtsezkoa izan da gizarteen aldaketa eta modernizazio…

Emakumeok lekua irabazten… baita mendian ere

Aurten dira 75 urte Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkartea sortu zela. Hori dela eta, bazkide talde batek historia osatu eta argitaratu du, Urdaburu Mendizale Elkartea 1942-2017, eta Elixabete Perez Gazteluk parte hartu nahi izan du emakume mendizaleen urte hauetako ibilbidea agerian jartzeko. Amandre edo amabitxiaren sinboloan hasi eta lehendakaritzan amaitzen den emakume mendizaleen bide goiti-beheiti handikoa…

“​Koldo Mitxelena: XX. mendeko gogogiroa euskaraz. Edo euskal kultura zabaldu eta berritu beharra​”

Koldo Mitxelenak XX. mendeko 60ko hamarraldiaren inguruan euskal kultura berritu eta zabaltzeko ahalegin nabarmena egin zuen, batez ere Egan aldizkarian euskaraz argitaratutako elkarrizketa, artikulu eta zinema- eta literatura-kritiken bitartez. Gai hori aztertu dut Euskonews aldizkariko azken alean: ​“​Koldo Mitxelena: XX. mendeko gogogiroa euskaraz. Edo euskal kultura zabaldu eta berritu beharra​”.​