Elixabete Perez Gaztelu
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.

Elixabete Perez Gaztelu en Infocom

“Ahotsa zaindu nahi baduzu, ez hitz egin azkar, asko, fuerte… eta isiltasuna estimatu”

Mirari Perez Gaztelu mediku foniatrak ahotsak komunikazioan duen garrantziaren gainean hitz egin die Komunikazioko graduko 2. ikasturteko ikasleei, Ahozko komunikazioaren lantegia ikasgaiko saio osagarrian.   “Ahotsa komunikazio mintzatuan” hitzaldia abiarazteko Antxon Agirre Sorondo zenaren “Jakin-minak besterik ez du jakin-mina pizten” esapidea hautatu du hizlariak; sentimendu horixe piztu nahi izan du ikasle entzuleengan. Komunikazioko graduko irakasle…