Esther Zulaika
Esther Zulaika Ijurko Euskal Filologian lizentziaduna eta doktorea da (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatu doktorea da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: Komunikazio Trebetasunak (euskarza) eta Mezuak Aztertzea eta Ebaluatzea (euskaraz). Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: euskarazko komunikazio idatzia. Azken urteotan komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da. Komunikazioa: Diskurtsoa eta Balioak ikertaldeko kidea da. Beste hauek ere baditu ikergai: euskal hizkuntzalaritza eta filologia.