Mireia Galarza

Mireia Galarza en Infocom

Martxoaren 8a eta Komunikazioko Graduko ikasleak

Joan den ostiralean, hilak 8, ospatu zen Nazioarteko Emakumeen Eguna. Hori horrela, hainbat herritako elkarte feministek greba orokorra deitzeaz gain, egun osorako emakumearen inguruko hainbat ekintza prestatu zituzten. Ekintza horietan parte hartu zuten, era batera edo bestera, Komunikazioko Graduko hainbat mailatako ikasleek ere, eta horien artean daude, besteak beste, Alazne Aldayturriaga,  Mikel Amundarain, Leire Barrero,…

Bat gehiago eta bat gutxiago

Ia hiru aste pasatu dira Komunikazioko Graduko ikasleek inbestidura ekitaldia ospatu zutenetik. Hain zuzen ere, otsailaren 2an ospatu zen ekitaldi berezia. Komunikazioko Graduko ikasleez gain, Donostiako Campuseko Loiola Centrum eraikinean elkartu ziren Turismoko nahiz Gizarte Laneko ikasleak. 12:00etan hasi zen ekitaldia, eta giroa alaitzeko asmoz Nogen musika taldeak kontzertu txiki bat eskaini zuen; Nora, Gertu eta Enarak abestiak…

Marina Landa: “Gure inguruan uste baino kultura aukera gehiago daude”

Komunikazioko ikasketak 2015ean amaitu ondoren, Bartzelonara joatea erabaki zuen Marina Landak (Donostia, 1993) kultura arloan sakontzeko. Kulturarena bere bidea dela sentitzen du donostiarrak, eta momentuz ez du etxera itzultzeko asmorik. Non zabiltza lanean? Contorno Urbano fundazioan nabil lanean joan den azarotik eta gure helburua arte urbanoa aztertzea, bultzatzea eta zaintzea da. Lanean hasi nintzenetik asko…

Leyre Arrieta irakasleak “Desde la capital de la República” liburuan kolaboratu du

Labetik atera berria da Desde la capital de la República liburua, Valentziako Unibertsitateko Marta García Carrión eta Sergio Valero iraskasleek koordinatutakoa. Liburuak, besteak beste, Gerra Zibilak nazioarteko harremanetan eduki zuen eraginaz edo identitate nazionalek hartutako paperaz dihardu, baita garai horretan hezkuntzak eta kulturak eduki zuten garrantziaz ere. Bertan kolaboratu du Komunikazioko Graduko Leyre Arrieta irakasleak,…

Elixabete Perez Gaztelu, Resurreccion Maria Azkueren Ardi Galdua liburuaren aurkezpenean

Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta JAKINen eskutik, Euskaltzaindiak Resurreccion Maria Azkuek 1888. urtetik 1951. urtera arte argitaratutako 922 lan katalogatu eta digitalizatu ditu abenduan. Horietatik gehienak artikuluak badira ere, 742, liburu enblematikoak, liburuxkak, itzulpenak edo berrargitalpenak ere badira. Gainera, mendeurrena bete duen Ardi Galdua lanaren edizio berritua ondu dute Deustuko Unibertsitateko irakasle diren Elixabete Perez Gaztelu euskaltzain urgazleak eta Ana…