María Jesús Korkostegi
María Jesús Corcostegui Aranguren Filosofia eta Letretako lizentziatua da (Filologia atala, Hispaniar azpiatala) eta Filosofia eta Letretako doktorea (Filologia atala, Hispaniar azpiatala) (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun, irakasle kontratatu doktorea da Deustuko Unibertsitatean, eta Donostiako campusean ematen ditu eskolak. Komunikazioko graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren teoria II (euskaraz); Komunikazio Trebeziak (gaztelaniaz); Espainiera atzerritarrentzat (Truke Programa). Bere argitalpenak “vasco-románico” arlokoak eta genero diskurtsoari buruzkoak dira. Azken urteotan, “emakumeak, diskurtsoa eta hedabideak” gaia aztertzen aritu da, eta lan horren emaitzak genero indarkeria, enpresa eta politikaren esparruko argitalpenak izan dira. Une honetan, emakumeak eta kirolari buruzko ikerlana egiten ari da, beste hiru ikertzaileekin. Komunikazioaren (Komunikazioa, diskurtsoa eta balioak) ikerketari buruzko ikertaldeko kidea da. Beste gai hauek era baditu ikergai: “vasco-románico” eremuko literatur testuen azterketa.