Maria Larraza
Maria Larraza Marketing Masterra, Enpresa Kudeaketa eta Zuzendaritzako Masterra eta Giza Zientziak eta Enpresa Lizentziatua da, eta Enpresa Zientzietako doktoregaia Mondragon Unibertsitatean. Azken urteetan marketinean aritu da lanean IBM Global Services-en, eta komunikazioan, bezero handien kudeaketan eta negozio berrien hastapenean IKUSIn. Gaur egun irakasle da Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, eta Komunikazio Graduan honako gaiak irakasten ditu: "Business Management and Organization" (eng.), "Organizational Communication Theory" (eng.) eta "Plan de Marketing" (erd.). Bere ikerlanetan eta argitalpenetan gai hauek lantzen ditu nagusiki: erakundeen berrikuntza, merkaturako orientazioa eta enpresen lehiakortasuna.