Xabier Barandiaran
Xabier Barandiaran Irastorza Deustuko Unibertsitateko Soziologia eta Politika Zientzietako lizentziatua eta Soziologiako doktorea da. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatua da, eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko eta Gizarte Laneko Graduetan irakasten du. Zehazki, irakasgai hauek ematen ditu: -Erakundeen komunikazio korporatiboa, Komunikazioko Graduan. -Enpresaren komunikazio estrategikoa, Komunikazioko Graduan. -Soziologia, Gizarte Laneko Graduan, euskaraz. Argitalpenetan komunikazio estrategikoa eta gizarte kapitala jorratzen ditu bereziki. Azken urteotan, kultura politikoari eta gizarte kapitalari buruz aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Beste hauek ere baditu ikergai: balioak eta kultura politikoa.