Ikasleak

“Ahotsa komunikazio mintzatuan” saioa Deustuko Unibertsitatean

Captura de pantalla 2019-03-25 a las 17.34.16

Mirari Perez Gaztelu foniatra.

Mirari Perez Gaztelu mediku foniatraren bisita izan dute Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Graduko 2. mailako ikasleek. “Ahotsa komunikazio mintzatuan” izeneko saioan adituak ahotsa erabiltzen ikasteko hainbat jarraibide partekatu ditu gazteekin. Perez Gazteluk ahots lesioak identifikatzeko pistak ere eskaini ditu.

Foniatraren arabera, ahoz mintzatzeko ez da nahikoa ahots osasuntsua izatearekin, ahots hori erabiltzen jakitea ere ezinbestekoa da. “Beharrezkoa da ahotsa komunikazio egoerara egokitzea eta horretarako hainbat faktore hartu behar ditugu kontuan: gelaren akustika, entzule kopurua, zarata…”, dio Perez Gazteluk. Era berean, nabarmendu du ahozko komunikazioan aritzen diren profesionalentzat ahotsa zaintzea nahitaezkoa dela. Saioarekin amaitzeko, medikuak ahoskera ariketak egin ditu zenbait ikaslerekin eta ahotsaren teknika hobetzeko azken gomendioak aipatu ditu.

Alazne Aldayturriaga eta Carlota Gaztelumendi

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.