Ikasleak

Komunikazioko Graduko eta Zuzenbidea+Komunikazioko Gradu Bikoitzeko ikasleei agurra

COMUNICACION. UNIVERSIDAD DE DEUSTO. CLUB ALUMNI. 21 MAYO 2019. FOTO SARA SANTOS

Joan den maiatzaren 21ean aurten ikasketak amaitu dituzten Komunikazioko Graduko eta Zuzenbidea+Komunikazioko Gradu Bikoitzeko ikasleak agurtzeko aukera izan genuen, Unibertsitatetik kanpora bide berriei ekin aurretik. Irakasle talde handi baten presentzia izan zuen ekitaldi xumean, zerbitzatutako luncharen inguruan sortu ziren taldetxoetan, ikasketa garai honetan zehar izandako hainbat bizipen gogoratzeko tartea izan zen, eta baita datozen hilabeteetan ikasleek dituzten etorkizunerako asmoei buruz solasean aritzeko ere.

Deusto 07
Ekitaldian izan ziren Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomás, eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatekoa, Eduardo Ruiz Vieytez. Beraratutakoei hitz batzuk eskeini zizkieten, urte hauetan zehar unibertsitatearengan izandako konfidantza eskertuz eta etorkizunerako proiektuetan onena opatuz. Aldi berean, Donostiako campuseko Deusto Alumniko arduradun den Carl Kutzek ikasleei gogorarazi zien graduatu orok daukala aukera Deustuko Unibertsitateko ikasle ohien komunitatearen parte izateko.

21/05/2019 - Acto de despedida a estudiantes del último curso del doble grado en Derecho + Comunicación y del grado en Comunicación

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.