Ikasketak

Komunikazioko Graduko ikasleak, Mintzolan

Hilaren 17an Komunikazioko Graduko bigarren mailako ikasleak Villabonaraino hurbildu ziren, Elixabete Perez Gaztelu irakasleak lagunduta, Mintzola Ahozko Lantegia bisitatzera. “Euskal ahozko tradizioa behatuz egungo ahozkotasun beharrei erantzutea” du xede Mintzola fundazioak.

Sartu bezain pronto, ikerkuntzako zuzendari Karlos Aizpuruaren eskutik, ikasleek aukera izan zuten Mintzolaren funtzionamenduari eta beraiek lantzen dituzten arloei buruz gehiago jakiteko. Aizpuruak azaldu zuenez, “ahozko euskal tradizioa bertsolaritzak biltzen du, neurri handi batean”; horregatik dago eraikin berean Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Bertsolaritzaren inguruko material ugari dute bildua, ikerkuntzarako baliagarria. Ikasleek dokumentazio zentroaren erraiak ikusteko aukera izan zuten.

— Mireia Galarza Bastida

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>