Ikasleak

Abian da Oreka komunikazioa

Komunikazioko Graduko zenbait ikasle hasi dira dagoeneko Oreka komunikazioaren aurtengo asmoak  zehazten. Komunikazio-taldea bultzatzea dute helburu, eta, lehen kurtsoko ikasleek kide izateko aukera izango dute estreinakoz.

Orekak irratia, telebista eta blogarekin lotura zuzena izaten jarraituko du, eta partaideek erabakiko dute sail bakoitzean landuko diren edukiak. Gainera, lantaldeak kanpoko proiektuen arteko lankidetza onartu du Deustuko Unibertsitateak komunikazio arloan izan ditzakeen beharrak asetzeko.

Zenbait ikaslek oraindik Oreka komunikazioa ezagutzen ez dutenez, beste helburuetako bat lantaldearen berri ematea izango da; batez ere, Gizarte Zientziak campusean.

IMG_7425Era berean, lantaldeak konpromisoa hartu du web orriak informazio eguneratua eskaintzeko. www.orekakomunikazioa.deusto.es da helbidea, eta orain arteko dinamikak mantentzen jarraituko ditu. Horretaz gainera, Youtubeko kanal pertsonalizatua sortuko dute aldizkako programen edukiak argitaratzeko.

 

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.