Ikasleak

‘Paradise’, ahotik mundura

Izaro Andresen ahotsa sare sozialak astintzen ari da azken aste honetan. ‘Paradise’ kantua Youtubeko sarean partekatu duenetik, bere ahotsa, kantua eta aurpegia gero eta ezagunagoak egiten ari dira.

Argi utzi digu Izaro Andresek, Komunikazioko Graduko ikasleak, komunikatzen jakin badakiela. Baina, idazteaz gainera, baditu beste hainbat afizio: kantuan aritzea, esaterako. Berak konposatutako kantua sarean plazaratu duenetik, musika arloko kritika onak jasotzen ari da etengabe. Astebete baino gutxiagoko epean, 5.000 bisita baino gehiago jaso ditu munduko puntu guztietatik. Lehen bideoan Xabimen Aretxabaletarekin (gitarra eta koroak) batera agertzen da. Soinua Aretxabaletak eta Ina Arriolak landu dute, eta bideoa Sara Fandovak ekoitzi du (taldean Rockmen Records dira).

Umetatik konposatzen badu ere, oraingo kantuak dira lantzen dituenak. Ekainean gitarra erosi eta bere kabuz ikasi bezain pronto, ‘Paradise’ kantua sortu zuen ingelesez. Erosoago sentitzeko euskaraz konposatzen du, eta baita gaztelaniaz ere, “modu ezberdinetan espresatzeko, leku ezberdinetara heltzeko eta hizkuntza bakoitzak eskaintzen duen melodiaz disfrutatzeko”. Andresek dio hizkuntza bakoitzak melodia desberdinak dituela, eta berezitasun horiek esperimentatzea duela gustuko.

Azken aldian Anari, Mikel Urdangarin, Johnny Cash edo Julieta Venegas  bezalako artistak entzuten ditu; orotariko musika. Bere kantu ia guztiak maitasun edo maitasun ezan oinarritzen dira, eta hutsaldi edo terapia bezala erabiltzen ditu: “abesten dudan bakoitzean, terapia egiten dut niretzat”. Kritika sozialak dei geniezaioken gaietan ere oinarritzen dira bere letrak, aurrerago ezagutzeko aukera izango dugun ‘Zenbat’, kantua, adibidez.

Mallabiarra zuzenean entzun nahi izanez gero, hilaren 23an, ostirala, Euskadi Irratiko Hiri Gorria saioan izango da arratsaldeko 4retan. Zuzenean entzun eta ikusteko, kontzertuak eskainiko ditu Euskal Herriko zoko guztietatik; otsailaren 6an Donostiako Doka kafe antzokian izango da.

Izaro Andresek publikoa oraindik gehiago erakartzeko kantu gehiago partekatzen joango da Youtubeko bere kanalean. Oraingoan, euskaraz harrituko gaitu.

One comment on “‘Paradise’, ahotik mundura
  1. Arratsalde on. Otsailean argitaratuko dugun hedabide digital berri bateko kazetaria naiz (BBN izango da hedabidearen izena eta albiste onak landuko ditugu; pertsona, elkarte eta ekimen onuragarrietan oinarritzen direnak). Izarori elkarrizketa proposamen bat helarazi nahi nioke. Bere kontaktua eskuratzen lagunduko nauzu? Zure erantzunaren zain. Mila esker eta ongi izan! Libe.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.