Ikasketak

(ES) Un relato contra el maltrato por Nerea Sarriegi

‘Zeinek lortuko du?’ es el título que escogió para su exposición

El maltrato a las mujeres así como el machismo son una realidad de la que Sarriegi es muy consciente. Escribir sobre este tema es para ella siempre una oportunidad para aportar su granito de arena. “Es importante que se siga hablando de esto, y yo, siempre que puedo trabajar en un tema libre en la universidad escojo este” asegura.

El concurso de relatos breves organizado por la madre de Nagore Laffage, Asun Casaola, le llamo la atención. Nerea quiso apuntarse por la temática del concurso, sin embargo, no esperaba ganar ni obtener la repercusión que posteriormente ha obtenido.

Una llamada de teléfono le anunciaba ser la ganadora del relato. “En ese momento fue una sorpresa, pero para mí el premio del concurso es lo de menos. Lo importante es que gracias a este tipo de iniciativas, se crea una conciencia necesaria para seguir trabajando en esto que está ocurriendo”, afirma Sarriegi.

Como alumna de comunicación que orienta su futuro hacia los medios, como por ejemplo la radio, tiene claro que seguirá impulsando esta lucha en un concurso diario. El mejo premio para Sarriegi sería lograr la igualdad y acabar contra un maltrato que se ha convertido en una lacra para todos.

“Zeinek lortuko du?”

Lortu du. Ezkutatu da, gaur ere, itzalen atzean. Eskuak garbitu, korbata jantzi, kolonia bota, zapatak lotu eta kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz. “Dena ondo”, eguneroko gisan. Urruntzen den heinean lasaitasuna berpizten da etxean, logelako irratiaren bolumenak gora egiten duen bitartean. Irratia amak erabiltzen duen tresna da, entzun ez diezaiodan. Baina badaki jada entzun behar ez nituen gauza gehiegi entzun ditudala.

Gaur ere lortu du. Amorruz beteriko hitzen artean logelako irratia apurtu du eta, horrekin, amaren munduko ihesbidea. Atea itxi duenean, bizitzan lehen aldiz entzun dut erabateko isiltasuna etxean. Eta orduan jabetu naiz amak irratia pizteko duen obsesioak ezkutatzen duenaz. Mina ekiditeko bidea da, baztertzeko, lausotzeko eta ia ezabatzeko. Zenbaitetan, isiltasunak hitzek baino min handiagoa eragin dezake.

Gaurkoan ezberdina izan da. Logelatik entzun dut oihuka, amari gosaria egiteko eta arropa prestatzeko agintzen. Baina altxa denean, ez zegoen amaren arrastorik. Inoiz baino suminduago, etxetik irten da lanerako bidean. Ordubetera ama iritsi da, irrifarrez, irrati berriarekin. Piztu egin du, eskutik heldu nau eta dantzan hasi da. Ulertzen ez dudan disdira berezia du begietan. Baina ulertu dut ez dudala azalpenik behar.

Gaur tinbrea jo dute. Aitak ireki du atea, amak logelako atetik irrifar erdiz begiratzen duen bitartean. Bi gizonek eraman dute aita, bakoitzak beso batetik helduz. Atea itxi denean amak irratiaren bolumena igo du. Gaur, berak lortu du. Ausartu da. Bukatu da.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>