Ekintza extrakurrikularrak

Ignacio Escolar: “Periodismo es pedir cuentas al poder”

El pasado jueves 17 de noviembre, alumnos y alumnas de la Universidad de Deusto tuvieron la oportunidad de acudir al ciclo “Periodismo comprometido en tiempos de crisis”, que contó con la presencia de Ignacio Escolar, director del periódico digital eldiario.es.

(ES) De la teoría a la práctica

Me pongo a pensar y sumo por lo menos diez. Cuatro años en la ESO, dos de Bachillerato y cuatro más del Grado; como decía en total diez. Podría ponerme a analizar las materias que durante este tiempo como estudiante he tenido que cursar. Una reflexión rápida sería suficiente para hacer una dura crítica, asegurando…

(ES) Un relato contra el maltrato por Nerea Sarriegi

‘Zeinek lortuko du?’ es el título que escogió para su exposición El maltrato a las mujeres así como el machismo son una realidad de la que Sarriegi es muy consciente. Escribir sobre este tema es para ella siempre una oportunidad para aportar su granito de arena. “Es importante que se siga hablando de esto, y…

“(Elkarrekin) bizitzeko hiriak”

Hasiera eman zitzaion 2015/16 ikasturteari eta orain DeustoForum Gipuzkoatik berriro egingo dute.“(Elkarrekin) bizitzeko hiriak” hitzaldi zikloa antolatu dute aurten Donostiako Deustuko Unibertsitatearen. Hitz hauen bitartez Infocometik ere jardueraren berri ematen da. Hiriak elkarrekin bizitzeko toki bezala nola ikusten dituzten azalduko dute hiri ezberdinetako alkateek. Datorren astean, urriaren 21ean, Eneko Goia Donostiako alkateak emango dio hasiera zikloari. Hurrengo…

(ES) Otra perspectiva de la última película de Imanol Uribe

Tras la proyección de su último trabajo, Imanol Uribe, encabezó la rueda de prensa en la que se habló sobre el largometraje “Lejos del mar”. Un trabajo que cierra la trilogía formada por “La muerte de Mikel” (1984) y “Días contados” (1994). Los alumnos de cuarto año de comunicación de la UD tuvimos oportunidad de…

Falta dugun pieza

Aurtengo VI. edizioko Zosmasariak lehiaketako sariak banatu dira. “Zein pieza falta duzu?” lelopean, Madness taldeak El Sol jaialdia ezagutzeko aukera izango du. Aurkeztutako 16 taldetatik, talde irabazlea osatzen dute Salvador Figueridok, Iván Gonzálezek, Amalia Masrik, Soraia Merak, Julen Redondok eta Julia Romerok. Egitasmoa Donostiako Deustuko Unibertsitatean izan da. Partaideez eta Publizitateko irakasleaz, Alazne Mujika, gain, Noticias…

Euskararen sustapena oinarri, hitzarmena

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur. Helburua izan da bi erakundeen indarrak batzea eta bai ikertzaileari eta bai gizarteari unibertsitate mailako jakintzak euskaraz helarazteko aukera sustatzea. Hitzarmena Donostiako Deustuko Unibertsitateko Gradu Aretoan sinatu da, goizeko 11tan. Bertan izan dira Jose María Guibert errektorea, Iñaki Alegria UEUko zuzendaria eta Nerea…

Deustuko Unibertsitatea ere, ‘euskahaldunen’ pausoetan

Lekukoaren mezu sekretua eskutik eskura, tipi-tapa eta herriz herri igarotzen ari den lasterketa hasia da. Urepeletik Bilbora arteko bidean, Deustuko Unibertsitateak parte hartuko du, baina ez dugu mezu horren berririk izango helmugara arte. 19 zenbakiak badu zerbait berezia, hemeretzigarrenez, Korrika egitasmoa bizitzen ari baita Euskal Herria, eta hil honetako egun horretan bertan ekin zaio lasterketari: 11…

“Oinarri oinarrizkoenean geratu behar gara hain denbora gutxian gauzek funtziona dezaten”

Maddi Orcajo, Kazetaritzan lizentziatua eta errealizazio teknikaria, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan irakasle bezala egin du lan. Egun, Deustuko Unibertsitatean ari da telebista set-aren erabilerari buruzko ikastaroak eskaintzen Komunikazioko Gradu eta Gradu Bikoitzeko ikasleei. Kazetaritza ikasketak hautatu zituen zinema eta ikus-entzunezkoak (animazioa, ilustrazioak) gogoko izateaz gainera, istorioak kontatu nahi zituelako. Hona hemen Maddi Orcajori eginiko…

Ikaslea lan mundura hurbiltzeko laguntza

DeustoAlumni “a mejor compañero de viaje para tu carrera profesional” lelopean, graduko 3. mailako ikasleengana hurbildu da lan-merkaturako baliogarria izango zaien ikastaroa aurkezteko. Tailerrak hiruzpalau hilabeteko sesio izango ditu, eta asteartero egingo da eguerdiko 12etatik 14:30era. Helburua da ikasleak doako formazioa jasotzea lan munduan sartzeko erraztasun handiagoa izan dezan. Ikastaroan landuko diren gaiak izango dira besteak…

Deusto Ekintzaile Astearen 6. edizioa

Deustuko Unibertsitateak Ekintzaile Astearen 6. edizioa antolatu du, eta, lehen aldiz, bi asteko epera luzatu da. Ekintzak azaroaren 17tik 21era eta 24tik 28ra antolatuko dira. Aurtengo leloa ‘La persona: el motor del cambio’ da, eta helburua, berriz, Deustuko Unibertsitateko ikasleen izpiritu ekintzailea bultzatzea: ikasleek ideiak garatu eta elkarbanatzen ikasi dute taldean lan eginez. Era berean,…

Ikuspegi kritikoa, lanabes

Mugarik Gabeko Ekonomialariak elkarteak eta DeustoCampus Solidaritateak  ‘Comunicación para otro mundo posible’ ikastaroa antolatu dute. Helburua izan da Hegoaldeko herrialdeetako giza eskubideak, genero berdintasuna, mundu mailako ekonomia eta ingurugiroari buruz ikuspegi kritikoa eskaintzea. 12 pertsonek parte hartu dute proiektuan; besteak beste, Kazetaritza eta Komunikazioko Gradu eta Graduondokoek. Lan metodologia teorikoa eta praktikoa izan da, eta…

Zosma sariak ekainaren 14an banatuko dira

Zosmasarien IV. edizioa Deustuko Unibertsitatearen, Caritas-en eta Noticias de Gipuzkoaren lankidetzarekin antolatu da Datorren ekainaren 14an, ostirala, eguerdiko 12:00etan jakinaraziko da Zosmasariak saria, Komunikazioko Graduko 3. mailako ikasleek Caritasentzat egin duten publizitate plan onena sarituko duena. Sariak emateko ekitaldia Innoguneko Ekitaldi gelan izango da, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Lehenengo saria 2013ko udan Zosmamedian, Caritasen edo…

Kazetaritzako Eurobask saria, Mikel Rotaetxeren eskuetara

Zarauztarra, Berriako kolaboratzailea eta Komunikazioko laugarren mailako ikaslea da Kazetaritzako V. Eurobask saria irabazi berri duena. Beste modu batera: Mikel Rotaetxe. Legebiltzarreko lehendakariaren eskutik jaso zuen Rotaetxek saria, atzo Eusko Legebiltzarrean izan zen ekitaldian. Aurtengo V. edizio honetan Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak Europar Batasunaren inguruko lanak izan dituzte aztergai. Horien artean bat, “Metafisikatik pragmatismora”. Europaren…

Xabier Madariaga, irakasle lanetan Deustuko Unibertsitatean

EiTBko ikusleagorentzat ezaguna da Xabier Madariaga, baina are gehiago Komunikazioko Graduko ikasleentzat. Duela hilabete batzuk Donostiako campusean egon zen, “Komunikazioko profesional baten egunez eguneko jarduna” zikloaren baitan. Egun hauetan gurean izan da berriro. Bueltatu egin da, oraingoan hirugarren eta laugarren mailako ikasleei kurtso praktiko bat ematera. Izan duen ibilbide profesionalean eta urteekin ikasi duen guztian…

Komunikazioko Graduko hiru ikasle, Giza Eskubideen XI. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian

Gastronomia, danborrada, surfa, kirola, itsasoa, arkitektura… eta zinea. Donostiak zazpigarren artearekin duen lotura zalantzarik gabekoa da. Segur aski Kursaal, pertsonai famatuak eta Maria Cristina, alegia, Nazioarteko Zinemaldia datorkigu burura, baina ez da horretara mugatzen hiriak zinearekiko duen zaletasuna. Apirilean gaude, eta, hortaz, urtero bezala, Giza Eskubideen XI. Zinemaldia ospatzen ari da Donostian, Victoria Eugenia Antzokian….

Juan Carlos Etxeberria, telebistako barrenak azaltzen Deustuko Unibertsitatean

Telebistako albistegiak guztiok ikusi ditugu noizbait baina, ba al dakigu nola ekoizten diren 60 minutu horiek? Aurkezleen atzean lan talde handi bat dago egunero gogor lanean, eta horixe bera azaltzera gerturatu zen Deustuko Unibertsitatera Juan Carlos Etxeberria. Euskal Telebistako albistegietatik egun ETB2 kateko 60 minutoseko gidaria izatera pasatu da. Joan den asteazkenean, martxoak 21, Etxeberria…

Kilometroz kilometro, Korrika gurera dator!

Tipi-tapa, tipi-tapa… Korrika! Pixkanaka, euskararen aldeko Korrika Donostiara hurbiltzen ari da. Edizio honetan ere, Deustuko Unibertsitateak parte hartuko du Korrikan. Bilbon zein Donostian, animatu parte hartzera eta egin korrika gurekin batera. Lekukoa hartuko du unibertsitateak bi campusetan: Bilbon, gaur arratsaldeko 18.00etan, hitzordua Deustuko San Pedro plazan izango da (1763. kilometroan); Donostian, aldiz, pare bat egun…

Asteazkenean hitzordua duzu euskararekin

Datorren asteazkenean, abenduaren 5ean, euskararen egoerari buruzko mahai-ingurua egingo da Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Ekitaldia arratsaldeko 16:00retan hasiko da Arrupe Aita eraikineko 008 gelan eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Ondorengo gonbidatuek hartuko dute parte eztabaidan: Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendaria; Xabat Laborde, Euskal Herrian Euskaraz erakundeko Gipuzkoako koordinatzailea, eta Mikel Irizar,…

Xabier Madariaga, telebistako pantailatik Donostiako Deustuko ikasleengana

Ingalaterra, Bilbo, Jerusalem, Madril, Bilbo eta Paris. Xabier Madariagak (@XMadariagaI) ikasketak amaitu zituenetik maleta hartu eta ez da gelditu. Mikrofonoarekin hara eta hona ibili da. Azkenengo geldialdia, pare bat ordutarako izan bada ere, Deustuko Unibertsitatea izan da. Pasa den asteazkenean, urriak 30, Donostiako campusean egon zen, “Komunikazioko profesional baten egunez eguneko jarduna” zikloa zela eta. Maila…

“Ahotsaren garrantzia komunikazioan” hitzaldia emango du Mirari Perez Gaztelu foniatrak ostiralean

Datorren ostiralean, martxoaren 2an, Mirari Perez Gazteluk ahotsaren garrantziari buruzko hitzaldia emango du Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. “Komunika Zikloak” aurrera jarraitzen du eta mediku foniatra honekin bilduko dira komunikazioko ikasleak, 014 gelan goizeko 10:00etan. Hitzaldiaren izena “Ahotsaren garrantzia komunikazioan” da. Mirari Perezek ahotsaren garrantzia azpimarratzeaz gain, tresna horrek komunikazioaren esparruan duen balioa azalduko du. Ez…

Erabiliz bizi

Euskararen eguna, abenduaren 3a, aitzakiatzat hartuta, Euskal Kultur Mintegiak aparteko bi gonbidatu ekarri zituen abenduaren 1ean Deustuko Donostiako Campusera: Arantza Manterola, Ikastolen Elkarteko presidentea, eta Xan Aire, Seaskako Euskaraz Bizi proiektuaren koordinatzailea eta ahotsak.com euskalkien gordailu den proiektuko kolaboratzailea. Arantza Manterola izan zen lehengoz hitza hartu zuena. Ordena kronologikoari jarraiki, historian atzera egin zuen eta…

Sare sozialak lanerako leiho

Komunikazioaren etorkizuna sarean dagoela adituek ez ezik, gehien defendatzen den joera da herritar soilen artean ere. Asteazkenean ASTINDU astearen barrenean, sareak lana topatzeko ireki ditzakeen ateak izan ziren mintzagai. Sare sozialen arriskuak bili-bilo dabiltza gure gizartean. Gure sekretuak aireratzeko eta edonoren eskutan erotzeko aukera aski ezaguna da jada, baina ez soilik arriskua k, alderdi positiboak…

Lan mundura nola iritsi erantzun nahi izan dute lehengo egunean

Zer jarri behar da Curriculum batean? Zer da garrantzitsua eta zer ez? Zer aurreneko eta zer bigarren, erdian edo azkena? Paper zuriaren aurrean jarri den edonork daki zein zaila den galdera horiei erantzutea. Are gehiago esku artean darabilen hori, zure aurkezpen karta edo zure argazkia izan behar duenean. Eta argazki horrek lana eman ditzakezunean are…

Zalantzak astindu nahi dituzte ASTINDU asteko jardunaldiek

Kezkatzen al zaitu laneratzeak? Gaur hasi eta ostegunera bitartean kezka horiek gainditzen edo kezka horien aurrean nola jokatu ikasteko aukera izango dute Deustuko unibertsitatean ASTINDU astearen eskutik. Urteroko legez, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak antolatuta, arratsaldeko 15:00etatik 17:00 bitartean Aita Arrupe eraikineko 005 gelan hainbat jardunaldi antolatu dira. Gaur bertan jarri da abian eta bertaratuek…

Komunikazioarentzat garairik hoberena dela azpimarratu dute mahai inguruan

Esperantzara kondenatuak. Horrela gaude jaio ginenetik, horrela bizi gara eta gure etorkizunari ere, horrela egin beharko diogu aurre. Ze erremedio. Komunikabide tradizionalak eta kazetaritza bera sekula bizi izan duen krisirik bortitzenetako baten aurrean daudela ez du inork ukatzen. Ez da aditua izan behar hori ondorioztatzeko. Baina bada esperantzarako motiborik. Luistxo Fernandez (sustatu), Hasier Etxeberria (zuzeu)…

Espezializazioaren aldeko aldarria egin du Torquemadak

Beltz. Ilun. Ezegonkor. Ez, ez da eguraldiaren aurreikuspena edo gaur goizean ohetik jaikitzean leihotik gehienek zeruan topatu dutena. Ez. Baina gaurko eguraldiak bazuen, Jesús Torquemadaren hitzetan bederen, egungo komunikatzaile edo kazetarien lan munduarekin antzekotasunik. Garbi, zuzen eta itzulipurdi gabe, horrela mintzatu ohi da egunero Radio Euskadin eta hala egin zuen atzo ere profesionalen zikloaren eskutik…

Kopla zaharrak, abeslari berriak

“Aterik ate ohitura zaharrak, (…) berritzeko asmoz” irten ohi dira Santa Herriko eguna”, hurritz makilak eskuan, “etxe guztiak kantuz poztera” beren txirotasunean aberats baitira eztarriz eta osasunez. Ohitura zaharra mantentzetik haratago, berreskuratu egin nahi izan dute aurten, Donostiako Deustuko Unibertsitatek Euskal Kultur Mintegiko kideek. Urteak ziren melodia gazi-gozo hau bide lagun hartuta, kalerik kale irteteari utzi zitzaiola etxe…

Sarean ‘egiak’ ez du irauten

Gizakiak betidanik izan du egiaren topaketa jomuga eta helburu. Sare sozialen ingurukoak ezagutu asmoz, 100 pertsona inguru bildu ziren atzo, 16:30etan puntuan. Donostiako Campuseko Loiola Centrum eraikinean izan zen zita; Ícaro Moyano Díaz, Tuenti sare sozialeko komunikazioko zuzendaria berriz, egiaren jabea. Edo hala uste zuten behintzat bertaratuek. “Egiak Interneten, ezer gutxi irauten du, aldatu egiten…

“Kuriosoa da euskaldunentzat pentsatutako liburu bat argentinoz entzutea”

Badirudi Euskal Kultur Mintegia martxa onean dabilela. Gaurkoan, fakultate ezberdinetako ikasleek osatutako talde honek SPrako tranbia liburuan oinarritutako Un poco de chocolate filma proiektatu eta Unai Elorriaga idazlea ekarri du gure artera. Gradu Aretoan bildu diren lagunek gaur egungo idazle euskaldun garrantzitsuenen artean aurki dezakegun Unai Elorriagari nahi izan dituzten galderak egin ahal izan diote….

200 lagun inguru Egunkariaren alde

Gaur eguerdian, Donostiako Deustuko kanpusean, Egunkariaren alde 15 minutuko elkarretaratze bat antolatu da. Txema Auzmendi (auziperatua) bertan izan da, 200 bat lagun bertaratu diren Deustuko plazatxoan. Geldialdia bukatu baino lehen, Auzmendik hitz batzuk eskaini ditu bertaratu diren lagun guztiei. Ekitaldia txalo zaparrada batekin amaitu da. Euskaldunon Egunkaria 1990an jaio zen. Egunkariaren helburua, euskal kultura jendeari…

Egunkariaren aldeko kontzentrazioa campusean

Egunkariaren epaiketa gogoratzeko eta langile eta akusatuen alde, atzo Deustuko Donostiko kanpusean elkartzeko deialdia egin zen, 10:55etatik 11:05etara arte. Juan Mari Torrealdairen hizketaldiari esker, pasa den abenduaren 3an, auzi honi buruzko informazio gehiago lortu ahal izan zuten ikasleek, eta baita handik aurrera gertatu behar zenaren berri izan ere. Ikasle eta irakasleak batu ziren beraz, gure…

Euskal Kultur Mintegia gure artean

Horrela badirudi ere, Euskal Kultur Mintegiaren sorrera ez da bat-batekoa izan. Iazko udaberrian kokatuko genuke ibilaldi honen hasiera. Ikasle batzuk, irakasleren baten laguntzarekin Korrikan parte hartzea erabaki genuen eta Unibertsitateak kilometro bat erosi zuen. Arrakastaren zapore gozoa dastatu genuen martxoko gau hartan, tipi-tapa. Pozik geunden, euskararen aldeko ikurra ikutu baikenuen. Hala ere, jakin bagenekien bizitzako…

Alberto Arce, Gazako inbasioaren berri eman zuen kooperantea, gaur unibertsitatean

“Ongi nago, shock egoeran baina ongi. Beste milioi t’erdi lagunek bezala, gelditzea erabaki dut. Ez dago Europatik etorritako kazetaririk hemen, ez dago zeinek kontatu gertatzen ari den sarraskia, aldez aurretik erabakia, ezaguna, onartua, iragarria eta gure gobernuen onespenarekin egindakoa. Gau osoa eman dute bonbak botatzen, orain hamar minutu azkena”. Kronika honen ahotsa entzungo bazenu seguru…

Honelakoa da irratia barrutik

Eguberritako oporrak hasi aurretik Euskadi Irratiko Aperitifa saioko lantaldea izan dugu Deustuko Unibertsitatean. Teknikari, esatari eta gainontzekoak etorri ziren asteartean gurera euren tramankulu eta tresna guztiekin eta saio ederra eskaini ziguten. Garikoitz Udabe usurbildarra saioaren gidari izan zen goizero bezala, baina oraingoan gure unibertsitateko ikasleak zituela publiko moduan eta galderak eginez eguneko gonbidatuei. Sara Cozar…

Euskadi Irratiko “Aperitifa” Unibertsitatean eta zuzenean

Garikoiz Udabe gidari daukala, Aperitifa magazineak urteak daramatza sendo Euskadi Irratiko programazioan. Hori lortzeko sekretua akaso ez dugu begi bistan izango bihar, baina bai irratsaioa bere horretan, hau da, honelako programa bat egiteak dakarren lana, produkzio, errealizazio eta lokuzio kontuak barne. Eguerdiro Aperitifa saioa egiten duen lantalde osoa izango dugu bihar Deustuko Unibertsitatean. Baina, horrez…

Obama eta “Yes, we can”; komunikazio politikoaren arnas berritzea

Iragarri bezala, Mikel Reparaz eta Oihane Yustos izan ditugu aste honetan gurean. Bi kazetariak AEBetako azken hauteskundeak jarraitzen aritu dira EITB komunikazio taldearentzat. Lehena, egun Radio Euskadiko informatibo burua, Chicagon izan zen lanean, Barack Obamaren demokraten egoitzan. Bigarrena, Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria, John McCain buru errepublikanoek Phoenix hirian zuten egoitzan aritu zen, galtzaileen etxean…

…eta Deusturaino mugitu zen “La movida”

Egun ederra izan zen ostegunekoa. Iñaki de Mujika gidari daukan “La movida deportiva” irratsaioa Deustuko egoitzako Loiola Centrum aretoan egin zuten zuzenean Loyola Mediako lagunek. Bildutakoek ordu eta erdiz ikusi ahal izan zuten kirolaren inguruko irratsaio bat zuzenean egiteak daukan lana. Gainera, puntako kirolariak izan zituen Iñaki de Mujika, Juanjo Lusa eta Iñigo Chaurreau kazetariek…

Komunikazio adarreko ikasleak EiTBren egoitza berrian

Giza Zientziak: Komunikazioa lizentziaturako ikasleak Bilbon izan dira EiTBren egoitza berria ikusten apirilaren 16 eta 29an. Eraikuntza berriaren areto eta gelak bere begiz ikusi ahal izan zituzten: irrati, telebista eta eitb24ren erredakzioak, telebistako grabazio-gelak, albistegiak egiten dituztenak, bideo zaharren biltegia eta digitalizazioak eskatzen duten tresneria berriena… Guztiaren antolamendu eta funtzionamendu zehatzaren berri eman zieten ikasleei….