Ikasketak

“(Elkarrekin) bizitzeko hiriak”

Hasiera eman zitzaion 2015/16 ikasturteari eta orain DeustoForum Gipuzkoatik berriro egingo dute.“(Elkarrekin) bizitzeko hiriak” hitzaldi zikloa antolatu dute aurten Donostiako Deustuko Unibertsitatearen. Hitz hauen bitartez Infocometik ere jardueraren berri ematen da.

Hiriak elkarrekin bizitzeko toki bezala nola ikusten dituzten azalduko dute hiri ezberdinetako alkateek. Datorren astean, urriaren 21ean, Eneko Goia Donostiako alkateak emango dio hasiera zikloari. Hurrengo hilabeteetan, Madrilgo alkatea Manuela Carmena,  Bartzelonakoa Ada Colau, Dario Nardella Florentziakoa eta George Ferguson Bristolekoa ere izango dira.

Zikloari amaiera emateko, Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeako alkateen solasaldia izango da; azken hau oso-osorik euskaraz.

Infocometik hizlarien gogoetak jaso eta elkarrizketak egingo dira; izan ere aukera paregabea da bertan izateko. Aldaketen urtea izan da aurtengoa hiritako zenbait udaletxetan, zein izan da aldaketa horretan komunikazioak izan duen papera?

Gonbidatuen ekarpenak eta erantzunak jasotzeko itxaron beharko duzue, baina informazio guztia eskainiko da. Esan bezala, saio guztiak Donostiako Deustuko Unibertsitatean izango dira, goizeko 09:30ean. Edonor etor daiteke deustoforum.gipuzkoa@deusto.es helbidean edo 943326278 telefonoan gonbidapena eskatu ondoren.

Saio bakoitzeko egunean bertan, Twitter sare sozialetik zuzeneko kontakizuna egingo da; @deustoforum kontuan izango duzu jarraitzeko aukera.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.