Oharrak

Bigarren seihilekoari hasiera emanez

Ekin diogu Komunikazioko Graduko bigarren seihilekoari. Ikasturte hasiera oro hasten dugu gogoz, eta oraingoari ere halatsu ekin diogu. Ikusi besterik ez ziren ikasleen zorion aurpegiak –eskolei berriro ekiteagatik ala ikaskideekin elkartzeagatik ote? Batek daki!–. Lehen egunek lasaiak diruditen arren, aurkezpen-eskolek beste irakasgaiei ateak zabaltzeko balioko dute, ikasleak ikasturte berrian murgildu eta lanean hasteko. Irakasleek orain…

Infocomekin ikasten

Miren Berasategik eta Ion Muñoak Infocom blogari buruzko ikastaro bat eskaini dute gaur, asteartea, 228ko bilera gelan. Helburua izan da komunikazioko sailean lan egiten duten irakasleei blogean edukiak nola publikatu behar dituzten irakastea. Ikastaroak ordubete iraun du, eta landu diren gaiak honakoak izan dira: Infocom WordPress sisteman oinarritzen dela, blogaren egitura zein den ezagutzea, sarbiderako…

Denbora nola hil

Amaitu ditugu azterketak. Ondo edo gaizki, baina amaitu ditugu. Orain, emaitzen esperoan gaude eta horren araberako hilabeteko oporraldian. Oporraldia diot, guztia gaindituz gero, ia hilabeteko oporrak ditugulako. Gabon egunak ikasteko ondo baino hobeto datozkigu. Kontua da ez garela ikasten hasten lantalde guztiak amaitzen ditugun arte, eta aurtengoan ere talde-lanek Gabon egun ia guztiak harrapatu dizkigute….

Ate irekiak denon eskura

Urte berriarekin batera, Deustuko Unibertsitateak lehen ate irekiak eskainiko ditu larunbat honetan, urtarrilak 24, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Helburua da etorkizuneko ikasleei unibertsitateak eskaintzen dizkien gradu edo gradu bikoitzari buruzko informazio osoa helaraztea. Gazteek, gurasoek eta orientatzaileek aukera izango dute interesatutako titulazioetan sakontzeko, eta instalazioak hobeto ezagutzeko bisitaldi gidatuen bitartez. Bisitarien profilari dagokionez, Leyre Arrietak dio batxilergoko…

ZINETEK itzuli da

Abian da ZINETEK egitasmoaren bigarren saioa. Azaroaren 25ean izango da, goizeko 11:00etan, eta filma Orona Fundazioaren auditorioan eskainiko da. Helburua da gazteak zinemara eta berrikuntzara bultzatzea, eta euren ikuspegi kritikoa eta formazioa garatzen laguntzea. Aurkezpenaren ostean, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak hizketaldiari emango dio hasiera, eta parte-hartzea irekia izango da. Egitasmoa Donostiako Zinemaldiaren eta Orona…

Hauteskundeak hemen dira

Iritsi da ordezkaritza hauteskundeak egiteko eguna. Gaur, urriak 27, ordezkariak eta ordezkariordeak hautatuko dira gradu eta kurtso bakoitzeko. Emaitzetan gehiengo absoluturik egon ezean, hauteskundeak berriro egin beharko dira boto gehien jaso dituztenen artean. Boto zenbatekorik handiena duena ordezkaria izango da, eta hurrengoa ordezkariordea. Emaitzak jakin ondoren, bai ordezkariak eta bai ordezkariordeak emaitzen erakusle izango den…

Komunikazio Graduko 1. promozioari / A la primera promoción del Grado en Comunicación

Parece que fue ayer. El día 9 de septiembre de 2009, después de que el decano José Ángel Achón os diera la bienvenida oficial, Alazne Mujika, entonces secretaria del Departamento, y yo os recibimos en el aula 004. Era mi primer acto público como directora del Departamento de Comunicación. Vosotros, jóvenes de caras terriblemente aniñadas…

2013ko Zosmasariak, martxan

Asteartean, otsailak 6an, aurkeztu ziren Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean 2013ko Zosmasariak, Zosmamediaren, Caritasen eta Noticias de Gipuzkoaren kolaborazioarekin. Hiru entitateetako kideak gerturatu ziren Arrupe Eraikineko gelara, eta sariak zertan datzan aritu ziren hizketan Komunikazioko Graduko hirugarren mailakoei. Aurreko urtean Kantzerraren Kontrako Asoziazio Espainiarrarekin (AECC) kolaboratu zuten bezala, aurten Caritasekin kolaboratzeko aukera izango dute. Egitekoa? Publizitatea irakasgaiaren…

Asier Leozen “Portobello” irratsaioa, 2013ko Irratiko Argia saria

Banatu berri dira aurtengo Argia Sariak eta Irratikoa ez da urrutira joan: Donostiako campuseko irakasle den Asier Leozen eskuetan erori da. Berorrek gidatzen duen Euskadi Irratiko Portobello saioa saritu dute, musika zaletuentzat erreferentziazko saioa delako, besteak beste. Komunikazioko Graduan “Irratiko mezuak ekoiztea” irakasten du Leozek, Arantza Kalzadarekin batera. Galdera batzuei erantzuteko tartea eskaini digu. Epaimahaiaren…

Giza Zientzien Fakultateko aurtengo izendatze ekitaldia

Otsailean sartu berri gara eta hortaz, hotza, euria, txingorra eta baita elurra ere iritsi dira; Deustuko Unibertsitatera, gainera, inbestidura dakar hilabete honek. Urtero bezala, Donostiako campusa elegante prestatu da, hala eskatzen baitu neguko egun hauetan ikasleak graduatzeko (lizentziatzeko eta diplomatzeko ere, oraindik) ekitaldi ospetsuak. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko izendatze ekitaldia izan da pasa den…

Etorri eta informatu gure graduaz!

Jada abendua iritsi da: ikasturtea aurrera doa eta askorentzako bada garaia hurrengo urtera begira jartzeko. Ez daukazu argi zer ikasi? Oraindik dudatan bazaude, Komunikazioko graduaren inguruko informazio-saioa duzu bihar asteazkena, arratsaldeko 19.00etan Areto Digitalean, Mateo Ricci eraikinean. Etorkizuneko ikasleentzat eta beraien gurasoentzat izango da saioa, eta 2013-2014ko ikasturtearen berri emango da: sartzeko prozesua, unibertsitateko zerbitzuak,…

Eikenbak-ek ateak irekitzen joateko aukera eskaini nahi die gazteei

Ikasle gazteen eta mundu profesionalaren artean, enpresen artean alegia, zubi lana egiteko jaio zen eikenbank (basque audiovisual). Zubi lan hori egiteko, aurten laugarrenez txapelketa bat antolatu dute. Txapelketa hau, lanean ez dauden gazteentzat zuzendua dago eta saria podiuma zapaltzea lortzen duten proiektuek soilik izango badute ere, ateak zabaltzen joateko aukera aparta da. Horrela  berretsi nahi…

Ate Irekien lehenengo jardunaldia jendez lepo egon da

Deustuko Unibertsitateak bi ekimen izan ditu gaur goizean; batetik, Giza Zientzietan lizentziatutako ikasleen agur ekitaldia, inbestidura, eta, bestetik, etorkizuneko ikasleen harrera, Ate Irekien jardunaldian. Azken horretan, Deustuko Unibertsitateko Donostia eta Bilboko campus-etako graduen inguruko informazioa ikasle berriei helarazten aritu dira. Urtero ekintza horren helburua etorkizunean ikasle izan daitezkeenei Unibertsitatea erakustea eta formazio eskaintza azaltzea da….

Jendea gustura Ate Irekien azken jardunaldian

Maiatzak 8, larunbata, aurtengo Ate Irekien jardunaldietako azkena egin da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako nahiz Bilboko campusetan. Datorren ikasturtean goi mailako ikasketak hasiko dituzten ikasleek eta familiek gaur izan dute azken aukera bisitan etorri, unibertsitatea ezagutu eta irakasleekin Gradu ikasketei buruzko zalantzak argitzeko. Urtero zabaltzen zaizkie ateak hainbat larunbatez etorkizunean Deustuko ikasle izango direnei. Goizeko 10:00etatik…

Ubuntuk bost urte bete ditu sasoi onean

“Ni naiz guztiok garelako”. Hori izango litzateke Ubuntu hitz afrikarraren itzulpena. Izen horri helduta jarri zen martxan orain bost urte Linux barruko Ubuntu sistema operatiboa, Microsoft Windows erraldoiaren alternatiba librea hasiera batean eta, egun, lehendabiziko aukera erabiltzaile askorentzat. Urtero bi bertsio berri ateratzen ditu Ubuntuk, apirilean bata eta urrian bestea, bidean gelditutako gauzak eguneratuta egon…

OpenOffice 3.0 eskuliburua

Bada denbora OpenOffice ofimatika suitearen azkeneko bertsioa zabaldu dela, 3.0 delakoa. Ondoko pdf dokumentuan eskuliburu bikaina doakizue. Ingelesez idatzia, hauxe da orain artean egindakoen artean ondoen azaltzen duena tresna indartsu honen erabilera. Ondoko pdfan duzu dokumentua, 433 orrikoa. Gainera, odt testu formatuan daukazu ere gida bera. Bertan nahi adina aldaketa egiteko aukera ematen du azken…

Talde junteroen tertuliak azpiegiturak izango ditu gaur ardatz

Eguberriak pasata, Herri Irratia / Loyola Mediarekin batera antolatutako mahai inguruak ditugu ere bueltan. Gaur Gipuzkoako azpiegiturak izango dira aztergai eta hizpide Xabier Riezu moderatzaile izango duen saioan. Haserako galdera, hauxe: Zeintzuk dira burutu beharrezkoak iruditzen zaizkizun azpiegiturak? Betiko legez, Herri Irratia / Loyola Mediak mahai ingurua grabatuko du gaueko 12etan bere entzuleei eskaintzeko asmoz….

AEBetako hauteskundeetan aritutako kazetarien hitzaldia gaur izango da

Kategoriako kazetariak izango ditugu gaur Deustuko Unibertsitatean. Mikel Reparaz, egun Radio Euskadiko informatibo burua, eta Oihane Yustos, Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria, AEBetako azken hauteskundeetatik itzuli berriak dira. Bertan izan ziren iragan azaroaren 4ko deialdian gertatutakoaren berri emateko EITB taldeko entzuleei. Gaur Unibertsitateko Matteo Ricciko Areto Digitalean izango ditugu bi kazetariak euren eguneroko lanari buruz…

Giza Eskubideak hizpide osteguneko mahai inguruan

Ostegun honetan, hilak 16, Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politikoen ordezkariak izango dira Deustuko Loiola Centrum aretoan aurtengo lehendabiziko mahai ingurua ospatzeko. Gaia honakoa izango da: Zein diagnostiko egiten duzu Gipuzkoan Giza Eskubideek duten egoeraz? Galdera bota eta moderatzaile lanak betetzeko Herri Irratia-Loyola Media kateko programazio buru den Xabier Riezu izango da Loiola Centrumen, baina bertan…

Irrati estudioak berrituz doaz

Hastear den ikasturtean, Fakultateak dauzkan bi irrati estudioak berrituta izango dira ahalik eta etekin onena eman dezaten. Estudioen egitura bera apur bat aldatu dugu bertan egin beharreko lanak aurrera ateratzeko egokiagoa eta erosoagoa izan daitezen. Mahai biribilak, aulki gurpildunak, ordulariak, materiala gordetzeko armarioak eta beste hainbat gauza ipini du Fakultateak, iaz erositako aurikular profesional, audio…

Letra larriak erabiltzeko irizpideak

Erakunde eta instituzioak, ospakizun erlijiosoak, Historiako gertakariak… maiz izaten gara zalantzan letra larriak eta xeheak erabiltzerakoan. Horregatik, Alfontso Mujika euskaltzain adituak bildutako irizpide gida baliagarria gerta dakiguke oso. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurkeztutako lana da eskuartean daukaguna. 1991An Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza Nagusiak plazaratutako Letra larri eta xeheak delakoan abiatuta,…

Finaliza el plazo para responder a la encuesta ECAR

Hoy finaliza el plazo para responder a la encuesta ECAR 2008 sobre las competencias en TIC de los estudiantes universitarios. Además de los estudiantes de nuestra Facultad, han participado también en este estudio los estudiantes de la ESTE y de las Facultades de Ingeniería y de Filosofía y Ciencias de la Educación. El estudio ECAR…