Ikasketak

Bigarren seihilekoari hasiera emanez

Ekin diogu Komunikazioko Graduko bigarren seihilekoari. Ikasturte hasiera oro hasten dugu gogoz, eta oraingoari ere halatsu ekin diogu. Ikusi besterik ez ziren ikasleen zorion aurpegiak –eskolei berriro ekiteagatik ala ikaskideekin elkartzeagatik ote? Batek daki!–.

Lehen egunek lasaiak diruditen arren, aurkezpen-eskolek beste irakasgaiei ateak zabaltzeko balioko dute, ikasleak ikasturte berrian murgildu eta lanean hasteko. Irakasleek orain arte ezagutu ez ditugun irakasgaiak aurkezten hasi zaizkigu gaur: zein izango den ikasturte- eta lan-plana, irakasgaia zein konpetentzia orokor  eta zehatzean oinarritzen den, egutegia, lortu beharreko ordu kopurua, eta bakarkako zein lantaldeetako entrega egunak.

Badago irakasgaiaren lehen eskola garrantzitsuena dela uste eta esaten duen irakaslerik. Hori horrela den ala ez, eztabaidagarria izan liteke, baina egia da hurrengo eskolara bazoaz aurrekora joan gabe, irakasgaian zeharo galduta zaudela!

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.