Ikasketak

Denbora nola hil

Amaitu ditugu azterketak. Ondo edo gaizki, baina amaitu ditugu. Orain, emaitzen esperoan gaude eta horren araberako hilabeteko oporraldian. Oporraldia diot, guztia gaindituz gero, ia hilabeteko oporrak ditugulako.

Gabon egunak ikasteko ondo baino hobeto datozkigu. Kontua da ez garela ikasten hasten lantalde guztiak amaitzen ditugun arte, eta aurtengoan ere talde-lanek Gabon egun ia guztiak harrapatu dizkigute. Orain, ordea, azterketak bukatu ditugula, estutasunetik at gabiltza, lasaitasunean, ea denbora nola hil.

Hiru astek gauza asko egiteko aukera ematen dute. Egongo da zorte apurrarekin hegaldi merkeak lortu eta bidaiatuko duenik; merkealdietara joan eta behar ez dituen arropak erosiko dituenik…. Egongo da, akaso, gidabaimena atera nahi eta helburu berri horri ekingo dionik edota irakurtzen eta idazten ari den baten bat. Egongo da laster helduko diren Inauterietarako prestakuntzatan ari den beste norbait. Egongo da. Seguru.

Aukera sorta ederra daukagu zer edo zer egiteko, baina apustu egingo nuke eskolak hasten ditugun bezain laster, kexak entzungo ditugula han-hemenka: ‘hau, hori edo hura egin behar nuen!’ –eta ni horretan lehena–. Hori gerta ez dadin, denbora hiltzeko  bezainbesteko arrazoiak edo uneak aurki ditzagun bada, baina itzul gaitezen kemenak berrituta!

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.