Ikasketak

Deustuko Unibertsitatea ere, ‘euskahaldunen’ pausoetan

Lekukoaren mezu sekretua eskutik eskura, tipi-tapa eta herriz herri igarotzen ari den lasterketa hasia da. Urepeletik Bilbora arteko bidean, Deustuko Unibertsitateak parte hartuko du, baina ez dugu mezu horren berririk izango helmugara arte. 19 zenbakiak badu zerbait berezia, hemeretzigarrenez, Korrika egitasmoa bizitzen ari baita Euskal Herria, eta hil honetako egun horretan bertan ekin zaio lasterketari: 11 egunez, euskarak euskaldunen pausoetan egingo ditu euskal herrietako kilometroak.

Korrika ez da soilik AEK-k sustatzen duen euskararen aldeko lasterketa; bizipen sendoa da, eta xarma dauka eguna nahiz gaua izan, dagokigun ordutegira egokitzeak. Ohiturak agintzen duenez, Donostiako campusak jada parte hartu du martxoaren 22an, igandean, 11:58an. 700. Kilometroan, lekukoa Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Jose Antonio Rodríguez Ranz dekanoak eraman du; hain zuzen, Donostiako Zaragoza enparantzatik, Zubieta kaleraino.

Participación del campus de Donostia en la korrika

Bilboko campusari egunak besterik ez zaizkio geratzen lasterketarako; alegia, martxoaren 29an, igandean, 7:48an hartuko du parte. 2413. kilometroan, lekukoa Roberto San Salvador Komunikazio, Eleaniztasun eta Gizarte Berrikuntzako erredaktore-ordeak eramango du San Pedro plazatik abiatuta.

Deustuko Unibertsitateak deialdia egin nahi dio elkarteari Korrikan parte har dezan. Horretarako, egokitutako ordua baino 15 minutu lehenago agertzea eskatzen dute abiapuntuan bertan.

Ibilbidea kale eta errepideek osatzen dute, eta baita euskahaldunen parte-hartzearen laguntzak; hots, euskaraz bizi ahal den herria osatzeko ahaleginetan ari diren herritarren nahiak. Euskahaldun izateko hori nahi izatea besterik ez baita behar, nahi izateak lortu ahal izatea dakarrelako ondoan.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>