Ikasketak

Ikasleak publizisten azalean

import_9997587_1Jada aurkeztu dute VI. edizioko Zosmasariak egitasmoa. Komunikazioko Graduko 3. mailako ikasleek aurtengo lehiaketako aurkezpena izan dute: briefing-a. Publizitatea irakasgaia oinarri, aurtengo lehiaketaren baldintza Osakidetzako gripearen kanpainako publizitatea diseinatzea da. Ikasleek euren diseinu proposamenak aurkeztu beharko dituzte, jakinda helburua geroz eta jende gehiagok gripearen txertoa jartzea dela. Sari-banaketa maiatzaren amaierako astean izango da.

Horren harira, Idurre Albizu Zosmasariak lehiaketako ordezkaria, Adolfo Roldan Noticias de Gipuzkoa egunkariko zuzendaria eta Isabel Octavio Osakidetzako prentsa- eta komunikazio-arduraduna izan dira ‘brieing’a azaltzeko.

Albizuk Zosmamediaren inguruko azalpen laburra eskaini du: zer den, sorrera, zein lan egiten duten, Zosmasariak lehiaketaren sorrera eta zergatia, baita aurtengo lehiaketarako aurkeztu beharreko eduki eta baldintzak ere. Roldanek konpromisoa hartu du gipuzkoarrei gaiari loturiko informazio oro prentsaren bitartez helarazteko; eta Osakidetzako komunikazio arduradunak, Octaviok, berriz, aurtengo proposamen-eskaera azaldu du xehetasun osoz. Jakinarazi duenez, gripearen kanpaina bultzatzeko publizitate diseinua da eskatzen dutena: kanpaina erreal eta indartsua. Ikasleek diseinurako kontuan hartu beharreko ezaugarriak azaldu ditu; besteak beste, publiko objektiboa zein den, Euskadiko osasun sistemaren garrantzia, gripearen inguruko informazioa, eta datuak (gastuak, eguneroko bisitak, eta abar). Diseinu proposamenak aurkezteko aukera eskaintzeaz gainera, mintzatzaileek euren enpresetan (Osakidetza, Zosmamedia, Noticias de Gipuzkoa) praktikak egiteko parada eskaini diete ikasleei.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.