Ikasketak

Kazetaritzako Eurobask saria, Mikel Rotaetxeren eskuetara

Zarauztarra, Berriako kolaboratzailea eta Komunikazioko laugarren mailako ikaslea da Kazetaritzako V. Eurobask saria irabazi berri duena. Beste modu batera: Mikel Rotaetxe. Legebiltzarreko lehendakariaren eskutik jaso zuen Rotaetxek saria, atzo Eusko Legebiltzarrean izan zen ekitaldian.

Aurtengo V. edizio honetan Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak Europar Batasunaren inguruko lanak izan dituzte aztergai. Horien artean bat, “Metafisikatik pragmatismora”. Europaren izaera definitu eta gizartean sustatu beharraz idatzi zuen Rotaetxek. Berriako “Igandea” gehigarrian argitaratu zen duela urtebete, maiatzaren 6an -2012ko urte osoan zehar egindako lanak izan behar ziren.

Egun aproposa izan zen atzokoa ekitaldia ospatzeko: maiatzak 9, Europaren Eguna. “Europako Legebiltzarraren ekintzak krisiaren aurrean” jardunaldien parte izan zen. Bertan Rotaetxek, esker oneko hitzak adierazi ostean, galdera batekin eman zion hasiera diskurtsoari: “zergatik idazten du Europar identitateaz eta Batasunaren geroaz 21 urte dituen gazte batek?”. Zehazki gazteek Europar Batasunarekiko sentimendu positiborik ez dutela atzeman zuen berorrek, “oso urruti” dagoen errealitate bat kontsideratua baita. Gizartean dauden jarrera ezkor horiek animatu zuten Rotaetxe erreportajea idaztera.

Entzule bakoitzari zuzendutako galdera bat bota zuen airera, Europaren egoeraz hausnartu zezaten: “zer egin dezaket nik?”. Herritarrok asko dugu hausnartzeko, baina zuk, Mikel, jada burua gogor astindu duzu gai horren inguruan. Hartu deskantsu txiki bat eta, momentuz, egin dezakezuna sariaz gozatzea da. Zorionak!

Rotaetxeren hitzak, web orri honen amaierako bideoan ikusgai. Hitzaldi gomendagarria!

Ainhoa Anduaga

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.