Ikasketak

Kilometroz kilometro, Korrika gurera dator!

Tipi-tapa, tipi-tapa… Korrika! Pixkanaka, euskararen aldeko Korrika Donostiara hurbiltzen ari da. Edizio honetan ere, Deustuko Unibertsitateak parte hartuko du Korrikan. Bilbon zein Donostian, animatu parte hartzera eta egin korrika gurekin batera. Lekukoa hartuko du unibertsitateak bi campusetan: Bilbon, gaur arratsaldeko 18.00etan, hitzordua Deustuko San Pedro plazan izango da (1763. kilometroan); Donostian, aldiz, pare bat egun itxaron beharko dugu oraindik. Larunbatean, arratsaldeko 20.35etan, Deustuko Unibertsitateko ikasleek lekukoa jasoko dute Easo eta San Martin kaleak bat egiten duten lekuan eta 2405. kilometroa egingo dugu

AEKk antolatuta, 18. edizioa da egunotan ospatzen ari dena. Aurten euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren pertsonak omendu nahi ditu. 11 egunez gelditu gabe, gure lurraldea zeharkatzen dabil Korrikak. Arrazoia, gizena: euskara eta euskal kultura sustatzea, eta gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia bultzatzea.

Larunbat arratsalderako plan ona duzu Donostian: 20.00ak aldera, Artzai Onaren katedralaren aurrean bilduko dira Euskal Kultur Mintegiko (EKM) kideak. Ez galdu aukera: gerturatu bertara eta animatu gurekin batera euskara elkarri ematera. Gonbidatuak zaudete guztiak!

Korrika momentuan nondik nora dabilen jakin nahi ezkero, sartu webgunera.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.