Ikasketak

ZINETEK itzuli da

Abian da ZINETEK egitasmoaren bigarren saioa. Azaroaren 25ean izango da, goizeko 11:00etan, eta filma Orona Fundazioaren auditorioan eskainiko da. Helburua da gazteak zinemara eta berrikuntzara bultzatzea, eta euren ikuspegi kritikoa eta formazioa garatzen laguntzea.

Aurkezpenaren ostean, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak hizketaldiari emango dio hasiera, eta parte-hartzea irekia izango da. Egitasmoa Donostiako Zinemaldiaren eta Orona Fundazioaren arteko lankidetzaren bitartez antolatu da.

Parte-hartzeko, interesatuek izena eman behar dute aarruti@oronafundazioa.com e-postaren bitartez edota 943 335 588 telefono-zenbakira hots eginez.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>