Ikerketa eta transferentzia

Euskararen eguna Deustun

Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean Euskararen eguna ospatu zuten ikasle eta irakasleek ostiralean. Goizean zehar, Jon Martin eta Jone Uriaren bertso-saio entretenigarria eta Luzia Alberroren hitzaldi interesgarriaz gozatu ahal izan zuten campuseko kafetegira hurbildu zirenek. Lehenik, bertsolarien txanda izan zen. Hasiera batean Alaia eta Jon Martin anai-arrebak ziren bertso saioa ematekotan, baina azkenean, Jone Uriak ordezkatu…

Otoitz-baliabide digitalen erabilera eta sarien azterketa ZER aldizkariko artikulu batean

Euskal Herriko Unibertsitateko ZER Komunikazio Ikasketen Aldizkariak, bere azken zenbakian, “Zer bilatzen dute otoitz-baliabide digitalen erabiltzaileek? Rezandovoy-ren erabileren eta sarien azterketa” artikulua argitaratu du. Artikulu honen helburua baliabide digitaletako erlijioa ezagutzen laguntzea da, eta, horretarako, kasu-azterketa bat egingo da erabileren eta sarien ikuspegitik. Rezandovoy mundu gaztelaniadun guztiko milaka pertsonak otoitzerako erabiltzen duten baliabide digital bat da….

Emakumeok lekua irabazten… baita mendian ere

Aurten dira 75 urte Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkartea sortu zela. Hori dela eta, bazkide talde batek historia osatu eta argitaratu du, Urdaburu Mendizale Elkartea 1942-2017, eta Elixabete Perez Gazteluk parte hartu nahi izan du emakume mendizaleen urte hauetako ibilbidea agerian jartzeko. Amandre edo amabitxiaren sinboloan hasi eta lehendakaritzan amaitzen den emakume mendizaleen bide goiti-beheiti handikoa…

90eko hamarraldian euskal prentsan ETAren indarkeriak izandako trataera aztertu dute Eider Landabereak eta Ion Muñoak

  El reflejo mediático de la “socialización del sufrimiento”: la (des)legitimación de la violencia en la prensa vasca de los años 90 izenburupean, Herri Batasunaren Oldartzen ponentziaren (1995) edukiak eta marko kontzeptualak euskal prentsan izandako isla aztertu dute bi irakasleek. Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak 90eko hamarraldian ETAren indarkeria legitimatzeko martxan jarritako ekintza eta propaganda estrategiak…

Jardunaldia: “Big Data teknologiak gizartearen zerbitzura”

“Panamako paperak”, kazetaritzan inoiz izan den filtraziorik handienak, hiritar askoren artean etikari buruzko debate handia sortu du, eta Big Datarekin oso lotuta egon da. Dokumentuak lortu ondoren (2.6 terabyte eta 11,5 milioi dokumentu), aztertu egin behar izan ziren inteligentzia ateratzeko. Prozesuan, datuak ateratzeko teknologiak ez ezik ateratako ezagutza prozesatu eta ikusgarri egiteko sistemak ere erabili…

Mariluz Congostoren hitzaldia, “Hauteskundeak txoribistan”

Iristear dira azken hamarkadetako hauteskunde ireki eta estuenak. Zer diote gizarte sareek? Zein eragin izan dute jendearen iritzian? Maliuz Congosto gai honen inguruko aditu handienetako bat da. Argitaratu berri du hautagaien eztabaidak Twitterren nola bizi izan diren aztertzen duen txostena, eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusera etorriko da datorren abenduaren 22an, 18:00etan, horretaz eta beste gauza askoz hitz egiteko. Informatikan…

“​Koldo Mitxelena: XX. mendeko gogogiroa euskaraz. Edo euskal kultura zabaldu eta berritu beharra​”

Koldo Mitxelenak XX. mendeko 60ko hamarraldiaren inguruan euskal kultura berritu eta zabaltzeko ahalegin nabarmena egin zuen, batez ere Egan aldizkarian euskaraz argitaratutako elkarrizketa, artikulu eta zinema- eta literatura-kritiken bitartez. Gai hori aztertu dut Euskonews aldizkariko azken alean: ​“​Koldo Mitxelena: XX. mendeko gogogiroa euskaraz. Edo euskal kultura zabaldu eta berritu beharra​”.​  

Catholic Communities Online liburuaren argitalpena

Argitaratu berri da Catholic Communities Online liburua. M. Diez Bosch, J.L. Mico eta J. M. Carbonellek editatu dute eta, bertan, teologia, soziologia eta komunikazio zientzietako hainbat adituk erlijio katolikoak gaur egungo komunikabide digitaletan duen presentzia aztertzen dute. Komunikazioaren eta erlijioaren arteko harremana geroz eta gehiago ikertzen den gaia izanik ere, gabezia nabarmena dago katolizismoari buruzko…

Txistua eta lokatza

  ‘Llamamos máquina del fango al uso de información personal para desprestigiar al adversario político a través de los medios de comunicación’ Umberto Eco, 2015 Horrela hasten genuen astea. Umberto Eco, Manuel Castells eta Jordi Évolerekin politikara dedikatzen diren pertsonen irudian partikularki eta iritzi publikoan, orokorrean, medioek duten eraginaren inguruan hausnartzen. Nork esango zigun aste…

(ES) Celebración del “I Seminario de Historia Social de la Comunicación”

El próximo viernes 13 de noviembre se celebrará en el Campus de San Sebastián el “I Seminario de Historia Social de la Comunicación”, organizado por el equipo “Comunicación” de la UD, reconocido dentro de los equipos del Sistema Universitario Vasco, y el equipo interuniversitario del proyecto “El proceso de la modernidad”, del Ministerio de Ciencia…

“Zeluloidezko agurra”

Ondokoak “Mitxelenarenak” zikloaren amaierako aurkezpen ekitaldian esandako hitzak dira; Koldo Mitxelenaren zinema-kritikak testuinguru zabalean kokatzeko eta lan horien orduko eta oraingo balioa agerian jartzeko asmoz eginak. Errenterian, 2015eko azaroaren 4an Lau egun hauetan zinemaz eta paperez, zinemaz eta paperean idatzitako kritikez aritu gara eta ari gara. Hiru film eder ikusi ditugu (Zazpigarren zigilua, Le ballon…

“Mitxelenarenak” zinemaz eta paperez. Koldo Mitxelenaren kritikak eta filmak

Urriaren 26, 28 eta azaroaren 2 eta 4an, arratsaldeko 7:00etan Koldo Mitxelenak kritikatutako 4 film ikusteko aukera izango da Errenterian. Film-emanaldi bakoitzaren ondoren hizketaldia egin ahal izango da Jose Luis Rerbordinos, Txema Muñoz, Juanmi Gutierrez eta Elixabete Perez Gazteluk lagunduta. Ikus aurkezpena eta egitaraua. Kartela_azkena

Eusko Jaurlaritza erbestean (1936-1979). Leyre Arrietak gidoilari gisa parte hartu duen dokumentala eta telesailaren estreinaldia ETBn

Urriaren 7an, lehen Eusko Jaurlaritza osatu zela 79 urte betetzen diren egunean, ETBk “El Gobierno Vasco en el exilio. Crónica de una esperanza” izeneko dokumentala estreinatuko du. Lanak, 1936tik -José Antonio Agirrek Gernikan bere kargua zin egin zuenetik- 1979ra arte -Jesús María Leizaola lehendakaria erbestetik itzuli zen arte- doan epe historikoan gertatutakoak kontatzen ditu. Hurrengo…

Euskaldunak Europako demokrazia kristauaren bilera garrantzitsu baten

Leyre Arrieta irakasleak Europako Demokrazia Kristauari buruzko erreportaje bat publikatu du Deian. Orain dela 50 urte, Joseba Rezola, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ordea Bruselan izandako bilera garrantzitsu baten izan zen. Bertan, NEI (Nouvelles Equipes Internationales) deituriko erakundearen berregituraketa aztertu zuten. Europa mailan, erakunde demokristau garrantzitsuena zen NEI. EAJ erakunde horren jaiotze aktaren sinatzaileetariko bat izan zen…

Migrazioak eta komunikazioa

Irailaren 16tik 18ra, Granadako Unibertsitatean, Nazioarteko Migrazioen Espainiako VIII Kongresua ospatu zen. Edizio honetan Deustuko Unibertsitateak, etorkinen arloan ohikoak diren gaiei buruz hitz egiteaz gain (generoa, adin txikikoak edo lan mundua esaterako), geroz eta garrantzi handiagoa duen dimentsio berri bati buruzko ekerpenak egin zituen: informazio eta komunikazioaren teknologiak (IKT delakoak) gaur egungo migrazioak ulertzeko duten garrantziaz aritu zen….

Elixabete Perez Gaztelu irakaslea Udako ikastaroetan

Elixabete Perez Gaztelu Komunikazioko graduko irakasleak XXXIV. Udako ikastaroetan parte hartu du “Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren ekarpenen harira” ikastaroan. Ibon Sarasola Errazkin eta Andu Lertxundi Esnalen arteko solasa bideratu du “Koldo Mitxelenaren ekarpena euskarari eta euskal kulturari” izeneko mintegian. Aurten betetzen dira, hain zuzen, 100 urte jakintsu errenteriarra sortu zela.

OARSOren eta Koldo Mitxelenaren gehigarria aurkeztu ditugu

Noticias de Gipuzkoa, La revista ‘Oarso’ dedica un suplemento a Koldo Mitxelena El Diario Vasco, Koldo Mitxelena y la Papelera, en la revista Oarso Oarsoaldeko Hitza, ‘Papelera’, Antonio Valverde eta Koldo Mitxelena, ‘Oarso’ urtekariaren ardatz

Eider Landabereak Ignacio Ellacuría saria jasoko du

Eider Landaberea Abadek, Komunikazioko saileko irakasleak, 2013-2014 ikasturteko “Doktoregoko Tesirik onenarentzako Ignacio Ellacuria Sari Berezia” jaso du. Deustuko Unibertsitateko Doktorego Batzordeak, 2015eko maiatzaren 21eko bileran, 2013-14 ikasturteko saria doktoregoko bi lanik onenei ex aequo ematea erabaki zuen. Sari honen helburua Deustuko Unibertsitatean defendatutako doktoregoko tesiak prestatzen egindako ikerketa zientifikoaren bikaintasuna azpimarratzea, aitortzea eta saritzea da….

Erlijioaren ikusgaitasuna eremu digitalean

Bartzelonako VIII Komunikazio eta Errealitateari buruzko Nazioarteko Kongresuak partaidetza bikoitza izan du Deustuko Unibertsitatearen aldetik. Aipatu da honezkero Miren Berasategik eta Jose Antonio Marinek Twitter sarean pobreziak izandako tratamenduaren inguruan aurkezturiko lana. Nik, bestalde, Managing religion and (in)visivility panelean parte hartzeko aukera izan nuen. Bertan erlijioa eta komunikabide digitalen arteko harremanari buruz orain gutxi amaitutako…

Euskal zinemagintzaren historia aztergai University of Chicago-ko Koldo Mitxelena Katedran

Etxepare Euskal Institutuak University of Chicago-n duen Koldo Mitxelena Katedraren 2015-2016 programa akademikoa abiatzear da. Ipar Ameriketako unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea xede duen katedrak honek euskal zinemagintzari erreparatuko dio aurten, Pilar Rodríguez (Deustuko Unibertsitatea) eta Rob Stone (University of Birmingham) irakasleen eskutik. Maiatzaren 6tik ekainaren 5era arte burutuko den ikastaroak euskal zinemagintzaren lan eta gai nagusiak…

Ikerketa eta euskara (eta Deustuko Unibertsitatea)

Litezkeenetatik, ikerketa eta euskara falta izatea albo batera utzita, bi elementu horien artean hiru konbinazio mota era daitezke, ikertzaileak euskara zertarako erabiltzen duen; euskara ikergai duen, edo/eta euskara adierazteko tresna duen. Lehen konbinazioa euskara erdaraz ikertzeari dagokio, bigarrena euskara euskaraz ikertzeari eta hirugarrena, baina niretzat interesgarriena, edozein ikergai euskaraz ikertu eta argitaratzeari. Saia gaitezen arrasto…

Komunikabide digitalak eta erlijioa Tripodos aldizkarian

Ramon LLull unibertsitateko Blanquerna komunikazio fakultateak argitaratzen duen Tripodos aldizkariak Media, Religion and the Digital Age izenburua daraman zenbaki monografikoa argitaratu du. Miriam Diez Bosch eta Jordi Sanchez editoreek sarreran azaltzen duten bezala, ale honek komunitate erlijioso tradizionalek web sarean duten jarduera eta sorkuntza bizia islatzen duten ekarpenak bildu ditu. Monografikoak nire artikulu bat dakar:…

Shakespeare euskaraz. Sonetoak. Zeru horren infernuak. Juan Garziaren liburu “koralean” parte hartu du Elixabete Perez Gaztelu irakasleak.

Urtarrilaren 30ean, ostirala, goizeko 11:00etan aurkeztuko dute auzolan honen emaitza Donostiako Carlos Santamaria liburutegian. Juan Garziak hogei bat urtez landu eta orraztu ditu William Shakespeareren 154 sonetoak, eta argibideak gehitu dizkie, irakurleari bidea errazteko. Joxan Goikoetxea musikariak Garziarekin batera banan-banan grabatu ditu 140 lagunek baino gehiagok egindako errezitazioak. Gero musikak egin eta kantari-musikariekin grabatu ditu….

“100 urte Koldo Mitxelena Elissaltekin” hitzaldia

Elixabete Perez Gaztelu irakasleak “100 urte Koldo Mitxelena Elissaltekin” hitzaldia egin du hilaren 15ean Lugaritz kulturetxean, Donostian. “Helduen hitza” elkarteak antolatutako saioan, Saileko irakasle eta ikertzaileak hizkuntzalari handia jaio zela mendea bete denean, haren lanari eta bizitzari buruz jardun du.         Koldo Mitxelena Elissalt from KMKulturunea on Vimeo.

“Basque Cinema: A Cultural and Political History” liburuaren argitalpena laister

Datorren 2015eko martxoan Basque Cinema: A Cultural and Political History liburua argitaratuko da, Rob Stone Birminghameko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailearekin lankidetzan idatzia. Cinema has always been a vital medium for articulating the Basque region’s unique identity and politics. The first definitive study of Basque cinema, this book provides a systematic analysis of the key Basque…

Leyre Arrieta, “El Gobierno Vasco en el exilio. Crónica de una esperanza” telesaileko gidoilari

“El Gobierno Vasco en el exilio. Crónica de una esperanza” izeneko zazpi kapituluko telesaila estreinatuko da laster. Lanak 1936an, José Antonio Aguirrek lehendakaritza utzi zuenetik 1979, Jesús María Leizaola bigarren eta azken lehendakaria erbestean itzuli zen urtea, urteen bitarteko historia kontatzen du. Telesaileko zuzendaria Antonio Cristóbal da, eta gidoilari gisa euskal unibertsitateetako hainbat historiagilek hartu…

Leyre Arrieta Sorbonara doa

Leyre Arrietak, Donostiako Deustuko Unibertsitateko irakasleak, “Emozioak eta generoak” mahai-inguruan parte hartuko du El papel de la “emakume” en la transmisión emocional de la identidad colectiva vasca aurkezpena eginez, Parisko Sorbona Unibertsitatean. Azaroaren 13 eta 14ean izango da solasaldia. Helburua da emozioen formazioaren eta identitate nazionalaren (katalana eta euskalduna) garapena aztertzea. Aztertuko diren gaiak dira,…

“Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango da maiatzaren 15ean

Euskal Kultur Mintegiak antolatutako hitzaldian, Elixabete Perez Gazteluk emakume bertsolari bati buruzko lehen monografia aurkeztuko digu (berriki gune honetan bertan eman zen haren berri): Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’-en giroa, plaza, bertsoak, bizimodua… Datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, “Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango dugu Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Arrupe Aitako 009 gelan, 15:00etan….

Joxepa Antoni Aranberri Xenpelarrek badu bere lekua: ikerlan berria

Elixabete Perez Gazteluk, Komunikazio saileko irakasleak, Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar (1865-1943) bertsolari errenteriarraren gaineko ikerlana argitaratu berri du apirilean. Errenteriako Udaleko Berdintasunerako Kontseiluak eskatuta aztertu du, eta apirilaren 16an aurkeztu zuen jendaurrean, herriko udaletxean bertan. Batez ere Juan Frantsisko Petriarena Xenpelar bertsolariaren iloba izateagatik ezaguna zen Joxepa Antoni Aranberri, eta honen bizitza eta lana…

Prentsa idatzia: gizonezko politikarien eremua?

Genero-harremanak pisua irabazi du azken urteetan: denetariko lanak egin dira emakumezkoen eta gizonezkoen ezberdintasunaren inguruan. Baina, komunikabideetan, eta zehazki prentsa idatzian, zer-nolako presentzia dute emakumeek? Eta nolakoa da ematen zaien trataera? Horixe bera jakiteko Deustuko Unibertsitateko bederatzi irakasle lanean jarri ziren, eta pasa den astean Donostiako campusean liburua aurkeztu dute: “Representaciones de las mujeres políticas…

Ikasketa ordu solidarioak

Zer egiten dute bi kutxek Donostiako Deustuko Unibertsitateko liburutegiko sarreran? Ikasleek bertan igarotzen duten ordu bakoitza diru bihurtu. Magia dirudien arren, egiazkoa da. Ikasketen Elkartasunezko Olinpiada deritzo eta hilabete iraungo du ekimen honek gure artean. Lan ordu bakoitzeko babesleek euro bat zuzenduko dute hezkuntza proiektu batera. Udaletxeak (Harokoa, Teruelekoa, Santiagokoa, Errioxako Gobernua), aurrezki kutxak (VidaCaixa,…

“Idatziz komunikatu” bai, baina ondo?

Galdera hori egin zuten Elixabete Pérez Gazteluk eta Esther Zulaika Ijurkok, biak Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko irakasleak. Erantzunaren bila, ikerketa bat egin dute beste bi irakasleekin batera, Alazne Mujika Alberdi eta Ion Muñoa Errasti. Azterketaren ondorioak Pérez Gazteluk eta Zulaika Ijurkok Idatziz komunikatu. Gazteak eskolan idazten argitaratu berri den liburuan jaso dituzte. Batxilergoko lehen mailako ikasleen…

Xabier Leteri omenaldia

“Lau hilabete osatzear daudenean neguaren hotzak Xabier Leteren izaera mundutarrari agurra eman zionetik, udaberriak bidea zabaldu die tenperatura leunei eta bizi berriari. Apirilaren 5ean jaio zen, natura loratzen den une berean, uzta oparoa utziz bere kanta, poesia eta hitzen bitartez. Horregatik omendu nahi dugu, berak gustukoa zuena eginez, hitzaren bitartez, idatziz eta gure barrenean gordetzen…

Koldo Mitxelenaren euskal prosako enuntziatu parentetikoak aztertu ditu Agurtzane Azpeitiak

Agurtzane Azpeitia Eizagirrek Koldo Mitxelenaren euskal prosako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak izenburuko tesia aurkeztu berri du lehengo ostiralean Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Miren Azkarate, Inés García, Jon Ortiz de Urbina, Igone Zabala, eta Esther Zulaika epaimahaikideek kalifikazio gorena (CUM LAUDE) eman diote aho batez. Elixabete Perez Gaztelu Euskal Filologian doktorea izan du zuzendari. Ikerketa honetan, Koldo…