Ikerketa eta transferentzia

Mariluz Congostoren hitzaldia, “Hauteskundeak txoribistan”

Iristear dira azken hamarkadetako hauteskunde ireki eta estuenak. Zer diote gizarte sareek? Zein eragin izan dute jendearen iritzian? Maliuz Congosto gai honen inguruko aditu handienetako bat da. Argitaratu berri du hautagaien eztabaidak Twitterren nola bizi izan diren aztertzen duen txostena, eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusera etorriko da datorren abenduaren 22an, 18:00etan, horretaz eta beste gauza askoz hitz egiteko.

Informatikan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta Telematikako Masterra Carlos III.a Unibertsitatean. Gaur egun, doktoregoa bukatzen ari da unibertsitate horretan bertan, Twiterreko mezuen zabalkundeari buruz eta erabiltzaileen ezaugarriei buruz.  Mariluzek asko idazten du gizarte sareetan, ezin bestela izan.

Ezin duzu hitzaldira huts egin. Gizarte sareei buruzko ikerketen barru-barruko xehetasunei buruz galdetzeko aukera ere izango da.

Hitzaldia Deustuko Unibertsitateko “Datuen Analisi, Ikerketa eta Komunikazioko” Aditu Programaren jardueretako bat da.

  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa, Matteo Ricci eraikina.

Aretoaren aforoa mugatua denez, beharrezkoa da izena ematea hitzaldira etorri ahal izateko:

Izen-ematea

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>