Diskurtsoa, politika, historia

90eko hamarraldian euskal prentsan ETAren indarkeriak izandako trataera aztertu dute Eider Landabereak eta Ion Muñoak

  El reflejo mediático de la “socialización del sufrimiento”: la (des)legitimación de la violencia en la prensa vasca de los años 90 izenburupean, Herri Batasunaren Oldartzen ponentziaren (1995) edukiak eta marko kontzeptualak euskal prentsan izandako isla aztertu dute bi irakasleek. Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak 90eko hamarraldian ETAren indarkeria legitimatzeko martxan jarritako ekintza eta propaganda estrategiak…

Eusko Jaurlaritza erbestean (1936-1979). Leyre Arrietak gidoilari gisa parte hartu duen dokumentala eta telesailaren estreinaldia ETBn

Urriaren 7an, lehen Eusko Jaurlaritza osatu zela 79 urte betetzen diren egunean, ETBk “El Gobierno Vasco en el exilio. Crónica de una esperanza” izeneko dokumentala estreinatuko du. Lanak, 1936tik -José Antonio Agirrek Gernikan bere kargua zin egin zuenetik- 1979ra arte -Jesús María Leizaola lehendakaria erbestetik itzuli zen arte- doan epe historikoan gertatutakoak kontatzen ditu. Hurrengo…

Euskaldunak Europako demokrazia kristauaren bilera garrantzitsu baten

Leyre Arrieta irakasleak Europako Demokrazia Kristauari buruzko erreportaje bat publikatu du Deian. Orain dela 50 urte, Joseba Rezola, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ordea Bruselan izandako bilera garrantzitsu baten izan zen. Bertan, NEI (Nouvelles Equipes Internationales) deituriko erakundearen berregituraketa aztertu zuten. Europa mailan, erakunde demokristau garrantzitsuena zen NEI. EAJ erakunde horren jaiotze aktaren sinatzaileetariko bat izan zen…