Ikerketa eta transferentzia

Txistua eta lokatza

 

‘Llamamos máquina del fango al uso de información personal para desprestigiar al adversario político a través de los medios de comunicación’

Umberto Eco, 2015

Horrela hasten genuen astea. Umberto Eco, Manuel Castells eta Jordi Évolerekin politikara dedikatzen diren pertsonen irudian partikularki eta iritzi publikoan, orokorrean, medioek duten eraginaren inguruan hausnartzen. Nork esango zigun aste honetan zehar izango genuela geure campusean hau bera lehen pertsonan ikusteko aukera.

DeustoForum Gipuzkoako hitzaldi zikloaren barruan Manuela Carmena, Madrilgo alkatea izan da aste honetan gurean. Bere zuzentasun eta koherentziagatik hainbatetan lokaztu duten Manuela bera. Medioak funtzio sozial bat izatera deitu dituen Manuela bera.

Manuela Carmena DeustoForum Gipuzkoan emandako hitzaldian

Manuela Carmenak gure artean igaro zituen momentuak benetako plazerra izan ziren. Unibertsitate elkartea eta hitzaldira etorri ziren pertsonak pozik geratu ziren bere gertutasun eta apaltasunagatik. Eta baita berrogei minutuko hitzaldi batean esan zituen bere ideiek erakutsitako indarragatik ere.

Bertan politikaren esanahiaz hitz egin zuen, bertara iritsitako hiritar batentzat kargu publikoa izateak esan nahi zuenaz, alderdi politikoez, hiritarren partaidetzaz eta, noski, komunikabideen paperaz. Ondoren, bertaratutakoek idatziz egindako galdera sorta luze bat erantzun zuen, nik neuk moderatzaile gisa planteatu ondoren. Ekitaldia amaitzera zihoanean, publikoko pertsona batek, nik galdera zentsuratu niola esan ondoren (zuzena ez dena, bide batez) Kortxoeneaz galdetu zion Carmenari. Honek, kasua bertatik-bertara ezagutu gabe erakunde publikoen bitartekaritza funtzioa azpimarratu zuen eta azken kasuan eta epailearen agindua dela medio, baita indarraren erabilera justifikatu ere. Eta erantzun honen ondoren, publikoan zegoen beste emakume heldu batek, bere gurpildun aulkitik eta erantzunarekin desados zegoela, gertuago egongo balitz txistu egingo ziola esan zion alkatesari. Ez berak eta ez nik ez genion garrantzi gehiagorik eman merezi ez zuen iruzkin bati eta ekitaldia txalo bero batekin amaitu zen. Pertsona asko argazkiak ateratzera ere etorri ziren amaieran.

Hedabideek hitzaldiari buruz egindako estaldura

Hurrengo egunean zenbait hedabidek egindako estalduraren irudiak. Goitik behera, ABC (online albistea), Noticias de Gipuzkoa (paperezko azala) eta EiTB (bideo albistea). Klik egin handiagoa ikusteko.

Eta horixe izango zen dena, pasadizo bat, bi egun horietan hitz egiten jardun genuen medioen jarrerak lehen lerroan jarri izan ez balu. Batzuek esan zuten okupa batek (faltsua) Carmena mehatxatu zuela solasdi tirabiratsu batean (faltsua). Beste batzuek hau besterik ez zuten azpimarratu, eguneko beste ekitaldietako argazkiak hartuz gainera (gutxienez, itxuragabetu). Eta batez ere, hitzaldian ezinbesteko izan ziren mezu guztiak albo batera utzita pasadizo bat, ‘txistua’ albiste bihurtu zutenak egon ziren, horrela errespeto gutxien erakutsi zuen pertsonaren ekintza legitimatuz eta garaipen gisara salduz, mundu guztiak horren berri izan zezan.

Zergatik azpimarratzen da gatazka (halakorik izan bazen)? Bertan zeuden laurehun pertsonaren artean, ordezkagarri ez ziren bi pertsonak inongo errespetorik gabe egindako komentarioak al ziren bertako albisterik esanguratsuenak? Ez al dugu horrela ekintza hau bera legitimatzen, dagokion baino protagonismo gehiago emanaz? Argi daukat titular eta kronika horiek ez dutela inondik ere jasotzen hitzaldiak eta egunak eman zuena.

Kasu bakoitza aztertzen egon gabe, nahi duenak lasai eta patxadaz ikusi baititzake, badaude honekin guztiarekin burura datozkidan hainbat galdera: Zein da XXI. mendeko gizarteetan behar dugun kazetaritza? Eta zein da hedabide publikoek egin beharko luketen kazetaritza? Non geratzen da ardura publikoa, esaten dena eta batez ere, eraiki nahi dugun gizartearekiko?

Erantzun bakarra ez duten galdera irekiak, baina joan den asteartekoaren ondoren, berebiziko garrantzia dutenak. Zalantzarik balego, nik neurea esango dut: gizarte heldu eta kritikoak izaten lagunduko diguten medioak behar ditugu. Gure gisa pentsatzera eramango gaituztenak. Ez etsi.

One comment on “Txistua eta lokatza
  1. Sin duda la visita de Manuela Carmena fue un placer y un lujo para todos los que pudimos asistir a la conferencia. Una cita en la que consiguió enamorar a todo un auditorio superando las expectativas que todos teníamos.

    Como futuro comunicador (periodista quizás) coincido, y me mojo también, diciendo que me gustaría construir medios de comunicación que luchen por la verdadera información, con valor. Pero yo ampliaría el debate… ¿Qué responsabilidad tenemos las audiencias sobre las programaciones que ofrecen las televisiones?

    Rechazo los titulares que los medios escogieron para referirse a la conferencia de Carmena, pero me pregunto si ese tipo de titulares hacen que los medios sean más rentables en términos de audiencia…

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>