Ikerketa eta transferentzia

Eusko Jaurlaritza erbestean (1936-1979). Leyre Arrietak gidoilari gisa parte hartu duen dokumentala eta telesailaren estreinaldia ETBn

Urriaren 7an, lehen Eusko Jaurlaritza osatu zela 79 urte betetzen diren egunean, ETBk “El Gobierno Vasco en el exilio. Crónica de una esperanza” izeneko dokumentala estreinatuko du. Lanak, 1936tik -José Antonio Agirrek Gernikan bere kargua zin egin zuenetik- 1979ra arte -Jesús María Leizaola lehendakaria erbestetik itzuli zen arte- doan epe historikoan gertatutakoak kontatzen ditu. Hurrengo asteazkenetik aurrera, ETBk izenburu bereko telesailaren zazpi kapituloak emango ditu.

Telesailaren proiektua Ander Landaburu kazetariarena izan zen. Antonio Cristobalek zuzendu du eta Triano Mediak produkzio-etxeak ekoiztu. Gidoilari gisa EHU/UPVko José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta Ludger Mees irakasleak, Euskal Abertzaletasunaren Artxiboko artxiberoa den Iñaki Goiogana, eta gure Saileko irakasle eta zuzendaria den Leyre Arrieta aritu dira. Hain zuzen ere, Arrietak telesailaren bosgarren kapituluko -“Internacionalización de la causa vasca. A ambos lados del Atlántico (1948-1947)”- eta zazpigarren kapituluko -“El Gobierno de Leizaola: ¿Inactividad o espera?”- gidoiak egin ditu. Bigarrena Santiago de Pablorekin elkarlanean.

Proiektuan hainbat pertsonek kolaboratu dute; besteak beste, 50 elkarrizketatu inguru, gerraren lekukoak, protagonisten senideak, eta hainbat politikari eta idazle. Musika Angel Illarramendi konpositore zarauztarrarena da.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.