Ikerketa eta transferentzia

Elixabete Perez Gaztelu irakaslea, Euskaltzaindiaren 50. urteurreneko kongresuan

Captura de pantalla 2018-10-29 a las 16.18.41

Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean bildu ziren Euskaltzaindiko kideak Arantzazuko santutegian, besteak beste, hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko.

Bilkura haietatik mende erdia pasatu dela-eta, Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018) lelopean, hiru eguneko kongresua antolatu zuen Euskaltzaindiak urri hasieran. Kongresuan euskararen inguruan diharduten figura ezberdinek eta nazioarteko adituek hartu zuten parte, eta tartean izan zen Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakasle eta Euskal Gaien Institutuko zuzendaria.

Perezek euskal gazte batzuen txat bidezko elkarrizketetan oinarritutako ikerketa eta bertatik ateratako ondorioak plazaratu zituen azalpenean. Beste era batera esanda, Perezek eta bere ikertaldeak euskal gazteek euskararen bueltan sorrarazi duten mundu berria ( “ziberdiskurtso mintz idatzi” deitzen diona Perezek) azaltzea eta aztertzea izan dute jomugatzat, era berean, egun euskal gazteen adierazpen nagusietako batean (hirugarren komunikazio esparrua ere dei daitekeena) euskara batuak zein presentzia eta eragin duen ikusi ahal izateko.

Ondorio zehatzak eta bere azalpena hurrengo estekan.

 

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>