Ikerketa eta transferentzia

Leyre Arrieta “Euzkadi Irratiaren” hastapenei buruz hizketan, Koldo Mitxelena kulturgunean

IMG-20181023-WA0006

Leyre Arrieta irakasle eta historialariak Euzkadi Irratia emisora klandestinoari buruz eta horren bilakaerari buruz hitz egin zuen atzo, asteartea, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean.

“Emisora klandestino baten izaera eta fase desberdinak azaltzeak, euskal erbestearen historia kontatzea ahalbidetzen du” zioen hasiera-hasieratik Arrietak. Era berean, irratia bera nazioarteko testuinguru historikoan izandako aldaketen isla izan zela aitortu zuen. Hori garbi utzi ondoren, bilakaera azaltzeari heldu zion historialariak.

Komunikazioko Graduko irakaslearen esanetan, irratiak bi fase izan zituen; lehenengoa 1946tik 1954ra, eta bigarrena 1965etik 1977ra. “Euskal erresistentziaren irrati izatea izan zuen helburu” eta, gainera Eusko Jaurlaritzaren estrategi antrifrankistarako tresna garrantzitsuenetako bat izan zen. Beste helburuen artean, iritzi publikoari frankismoak ezkutatzen zion informazioa helaraztea, frankoren erregimena erasotzea, sakabanatutako euskaldunen artean lotura mantentzea, euskal kulturari eta hizkuntzari eustea eta beste irratien alternatiba bat bezala planteatzea zeuden. Esan bezala, biak euskal erresistentziaren instrumenduak izan ziren, baina izaera ezberdinekoak. Lehena serioagoa izan zan; bigarrena, berriz, borrokalariagoa.

Lehenengo faseko irratsaioak Mouguerre herri frantsesetik igortzen ziren. Arrietaren esanetan, “irrati honen biziraupena, neurri batean, Frantziako Gobernuaren oniritziak justifikatzen zuen”. Arrietak zioen oniritzi hori ulertzeko “Frankoren eta garai hartako gobernu frantsesaren arteko erlazio txarra, eta azken horiek Agirre lehendakariarekin zuten erlazio ona” kontuan hartu behar dela. 1954an, ordea, gobernu aldaketa egon zen Parisen, eta sozialistak Gobernura iritsi ziren. Euskaldunen eta sozialista frantsesen artean, Arrietaren arabera, ez zen, ordea, hain erlazio “ona” existitzen. Gainera, garai hartan hasi ziren Frantziako Marokoko koloniak independentzia eskatzen, eta, hori horrela, tentsioa baretzeko erabaki bat hartu zuten: Frantsesek Espainiari esan zioten Euzkadi Irratia itxiko zutela, baina trukean Radio Tetuan itxi behar izan zuten Marokon. Agirre lehendakaria irratiaren biziraupena eusten saiatu arren, ez zuen eraginik lortu eta itxi egin zen.

IMG_20181023_181514_382

Bigarren fasea Venezuelatik igorri zen 1965etik 1977ra. Testuingurua berriro ere “kontutan” hartu behar dela zioen Arrietak, Venezuelan komunitate euskaldun handia zegoelako, horiek sozialki estatus ona zaukatelako eta Gerra Hotza pil-pilean zegoelako. Hori azalduta, hobeto uler daiteke Arrietaren esanetan irrati euskaldaren auzia. Euskaldunek irratia irekitzeagatik trukean komunismoaren kontrako espioitza lanak egin zituzten amerikarrentzat eta hortik lortutako dirua erabili zuten emisora sortzeko. Prozesu “zaila” izan zela zioen Arrietak, guztia oso ezkutuan egin behar izan zutelako. Fase luzeagoa izan zen bestea baino, eta Frankoren heriotzarekin batera iritsi zitzaion amaiera irratiari 1977ko apirilaren 30ean, ez baitzeukan jada zentzurik erregimen frankista ondoren irratiarekin jarraitzea. Arrietak aipatu zuen azken saioa oraindik gordetzen dela.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>