Ikerketa eta transferentzia

Jardunaldia: “Big Data teknologiak gizartearen zerbitzura”

“Panamako paperak”, kazetaritzan inoiz izan den filtraziorik handienak, hiritar askoren artean etikari buruzko debate handia sortu du, eta Big Datarekin oso lotuta egon da. Dokumentuak lortu ondoren (2.6 terabyte eta 11,5 milioi dokumentu), aztertu egin behar izan ziren inteligentzia ateratzeko. Prozesuan, datuak ateratzeko teknologiak ez ezik ateratako ezagutza prozesatu eta ikusgarri egiteko sistemak ere erabili dira bai.

Kazetaritza ez da Big Dataren teknologia berriak probesten dituen jarduera bakarra. Bestelako enpresak ere datuekin lan egitearen onuraz ohartzen hasiak dira (eta egun datu-jario osoaren %5a besterik ez da erabiltzen!). Ekonomia eta teknologiaren transformazioaren alde ugarien aurrean, orain arte ezagutzen ez genituen datuekin lotutako lan profil eta postu berriak sortzen ari dira: datuen izaera teknikoa, ekonomikoa, legezkoa, soziala… ezagutzen dituzten profilak behar dira. Garbi dago ez dela alor tekniko hutsa.

Jardunaldi honetan aldaketa honen hainbat protagonista bildu nahi ditugu. Datuen izaera eraldatzailea euren jardueran txertatu duten erakundeak nahiz enpresak. Jardunaldia Mar Cabraren hitzaldiarekin irikiko dugu. Cabra Panamako Paperen gaineko ikerketa koordinatu duen International Consortium of Investigative Journalists (ICIJ)eko Data & Research saileko buru da. Ondoren mahai ingurua izango dugu Adamantas Analytics-eko Mario Iñiguez, Deloitteko “Riesgos Tecnológicos y Seguridad” saileko Roberto Tamayo eta “Datuen Analisi, Ikerketa eta Komunikazioko Aditu”ko zuzendari eta Londreseko Overseas Development Institute ikeralri Miren Gutiérrezekin.

Jardunaldira bertaratzeko izena eman behar duzu, gelak edukiera mugatua du eta.

Programa

  • 09:45 – 10:00. Recepción de asistentes y entrega documentación.
  • 10:00 – 10:10. Inauguración del evento
    • D. Alex Rayón: director Programa Big Data y Business Intelligence
  • 10:10 – 10:50. Charla central: “El Big Data en los Papeles de Panamá
    • Dña. Mar Cabra, head of the Data & Research Unit International Consortium of Investigative Journalists
  • 10:50 – 12:00. Mesa redonda
    • Dña. Mar Cabra, Data & Research Unit ICIJ
    • D. Mario Iñiguez, Adamantas Analytics (“Casos de puesta en valor de de la tecnología de Big Data con NoSQL orientada a la sociedad“)
    • D. Roberto Tamayo, Deloitte (“La seguridad en la era del Big Data“)
    • Dña. Miren Gutiérrez, ?Programa experto “Análisis, investigación y comunicación de datos” (“Visualización de datos como herramienta de comunicación“)

Iruzkinik ez Permalink

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.