Komunikazio gaitasunak

Komunikazio-gaitasunen ikerketan lehen urratsean komunikazio idatzia ikertu nahi du ikertaldeak. Gazte euskaldunen komunikazio idatzia, komunikazio esparru, helburu… —komunikazioa baldintzatzen duten elementu— guztien araberakoa: “desberdinen” arteko komunikazio idatzi formala (ekoizpen akademikoa) eta “kideen” arteko komunikazio idatzi informala (txat bidezkoa…).

“Idatziz komunikatu” bai, baina ondo?

Galdera hori egin zuten Elixabete Pérez Gazteluk eta Esther Zulaika Ijurkok, biak Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko irakasleak. Erantzunaren bila, ikerketa bat egin dute beste bi irakasleekin batera, Alazne Mujika Alberdi eta Ion Muñoa Errasti. Azterketaren ondorioak Pérez Gazteluk eta Zulaika Ijurkok Idatziz komunikatu. Gazteak eskolan idazten argitaratu berri den liburuan jaso dituzte. Batxilergoko lehen mailako ikasleen…

Xabier Leteri omenaldia

“Lau hilabete osatzear daudenean neguaren hotzak Xabier Leteren izaera mundutarrari agurra eman zionetik, udaberriak bidea zabaldu die tenperatura leunei eta bizi berriari. Apirilaren 5ean jaio zen, natura loratzen den une berean, uzta oparoa utziz bere kanta, poesia eta hitzen bitartez. Horregatik omendu nahi dugu, berak gustukoa zuena eginez, hitzaren bitartez, idatziz eta gure barrenean gordetzen…

Koldo Mitxelenaren euskal prosako enuntziatu parentetikoak aztertu ditu Agurtzane Azpeitiak

Agurtzane Azpeitia Eizagirrek Koldo Mitxelenaren euskal prosako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak izenburuko tesia aurkeztu berri du lehengo ostiralean Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Miren Azkarate, Inés García, Jon Ortiz de Urbina, Igone Zabala, eta Esther Zulaika epaimahaikideek kalifikazio gorena (CUM LAUDE) eman diote aho batez. Elixabete Perez Gaztelu Euskal Filologian doktorea izan du zuzendari. Ikerketa honetan, Koldo…