Ikerketa eta transferentzia

Leyre Arrieta irakasleak F. J. Landabururen “La causa del pueblo vasco” aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean

Urtarrilaren 16an, goizeko 10:30etan, Leyre Arrieta gure irakasleak Francisco Javier Landabururen, Eusko Jaurlaritzako lehendakari-orde izan zenaren, liburu nagusiaren edizio berria aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean.

La causa del pueblo vasco. Azala

La causa del pueblo vasco. Azala

La causa del pueblo vasco. Razones de una actitud. Posibilidades de actuación 1956en argitaratu zen Societé Parisiene d’Impressions-eko inprimategitan, Venezuelako komunitate euskaldunak emandako diruarekin. Liburu honetan bildu eta azaltzen dira frankismo garaiko euskal abertzaletasunaren planteamendu politikoak.

Arrieta edizioaz eta jatorrizko testuaren aurretik doan atariko azterlanaz arduratu da. Azterketa kritiko horretan autorearen datu biografikoez gain, bere gogoetak idaztera bultzatu zuen testuingurua ere azaltzen da. Halaber, obraren helburuak eta mezua aztertzen dira, baita ere liburuak izan zuen erantzuna eta, batez ere, autorearen pentsamolde politikoa laburbiltzen duen marku kontzeptuala.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>