Ikerketa eta transferentzia

Leyre Arrieta Sorbonara doa

Leyre Arrietak, Donostiako Deustuko Unibertsitateko irakasleak, “Emozioak eta generoak” mahai-inguruan parte hartuko du El papel de la “emakume” en la transmisión emocional de la identidad colectiva vasca aurkezpena eginez, Parisko Sorbona Unibertsitatean.

Azaroaren 13 eta 14ean izango da solasaldia. Helburua da emozioen formazioaren eta identitate nazionalaren (katalana eta euskalduna) garapena aztertzea. Aztertuko diren gaiak dira, besteak beste, emozioek nola eragiten duten kontzientzia kolektiboan, nola sortzen diren, zein puntutaraino eragiten duten erabaki politikoetan, eta hedabideen papera zein den tarteko. Gaiak katalanen eta euskaldunen kasuetara aplikatuko dira.

Era berean, Arrietak emakume nazionalistak XX. mendean euskal nazionalismoak aldarrikatutako elementu identitarioetan izandako rolaz hitz egingo du, eta emakumeek garai horretan zuten paperaren esleipenen zergatiak eta emozioek euskal kulturan eta lengoaian izan duten garrantzia ere aztertuko ditu. Arrietaren iritziz, “kongresu honetan, aukera izango dugu arlo ezberdinetan (komunikabideetan, genero gaietan, kiroletan, lidergoan…) aldagai emozionalak izan duen garrantzia aztertzeko eta partekatzeko”.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>