Ikerketa eta transferentzia

Leyre Arrieta, “El Gobierno Vasco en el exilio. Crónica de una esperanza” telesaileko gidoilari

“El Gobierno Vasco en el exilio. Crónica de una esperanza” izeneko zazpi kapituluko telesaila estreinatuko da laster. Lanak 1936an, José Antonio Aguirrek lehendakaritza utzi zuenetik 1979, Jesús María Leizaola bigarren eta azken lehendakaria erbestean itzuli zen urtea, urteen bitarteko historia kontatzen du. Telesaileko zuzendaria Antonio Cristóbal da, eta gidoilari gisa euskal unibertsitateetako hainbat historiagilek hartu dute parte, Leyre Arrieta tartean.

Hain zuzen ere, Arrietak telesailaren bosgarren kapituluko gidoia idatzi du, “Internacionalización de la causa vasca. A ambos lados del Atlántico (1948-1947)” izenekoa, baita zazpigarrena ere: “El Gobierno de Leizaola: ¿Inactividad o espera?”. Azken hori Santiago de Pablorekin elkarlanean osatu du.

Gidoilarien laguntzaz gainera, beste hainbat pertsonek ere hartu dute parte; 50 inguru elkarrizketatuk, gerraren zenbait lekukok, protagonisten senideek, eta hainbat politikari eta idazlek.

Era berean, telesailaren izenburu bereko 80 minutuko dokumentala aurkeztu da laburpen gisa, EHUko Bizkaia Aretoan. Triano Media produkzio-etxeak ekoitzitako filma da, eta gobernatu duten zenbait gizonen historia luze eta dramatikoa islatzen du.

GV-en-exilio-aurkezpen_foto610x342

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>