Ikerketa eta transferentzia

Shakespeare euskaraz. Sonetoak. Zeru horren infernuak. Juan Garziaren liburu “koralean” parte hartu du Elixabete Perez Gaztelu irakasleak.

Urtarrilaren 30ean, ostirala, goizeko 11:00etan aurkeztuko dute auzolan honen emaitza Donostiako Carlos Santamaria liburutegian.

Juan Garziak hogei bat urtez landu eta orraztu ditu William Shakespeareren 154 sonetoak, eta argibideak gehitu dizkie, irakurleari bidea errazteko.

Joxan Goikoetxea musikariak Garziarekin batera banan-banan grabatu ditu 140 lagunek baino gehiagok egindako errezitazioak. Gero musikak egin eta kantari-musikariekin grabatu ditu.

Koldobika Jauregi eskultoreak ere musu-truk eskaini du bere irudi-jarioa eta aholkua. “Hitzezko hizkuntzaren” jai honetan elkartu dira, bada, euskal kulturako bestelako arte-hizkuntza batzuk ere.

Elixabete Perez Gaztelu irakaslearen ahotsa entzun daiteke grabazioan, euskal kulturaren arloko makina bat gizon-emakumeren ahotsen ondoan: Miren Azkatare, Ramon Saizarbitoria, Hasier Etxeberria, Xabier Euzkitze, Beñat Sarasola, Lourdes Oñederra, Amets Arzallus, Andoni Egaña…

Musikari-kantari asko ere prest egon da proiektu handi honetan parte hartzeko: Paco Ibañez, Pier Paul Berzaitz, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Txema Garcés, Alan Griffin, Mixel Ducau, Suso Saiz, Ara Malikian… eta Olatz Prat fakultate honetako ikasle ohia ere bai.

Shakespeare, William. Sonetoak. Zeru horren infernuak. Aztarna, 2015
  • Liburua: 344 orrialde + 2 CD Audio: 23 doinu – 154 errezitatu
  • Bertsioa eta iruzkinak: Juan Garzia Garmendia
  • Azala eta ilustrazioak: Koldobika Jauregi
  • Musika: Joxan Goikoetxea

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.