Ikerketa eta transferentzia

Erlijioaren ikusgaitasuna eremu digitalean

Xabier Riezu, CICR-en bere komunikazioa aurkezten

Bartzelonako VIII Komunikazio eta Errealitateari buruzko Nazioarteko Kongresuak partaidetza bikoitza izan du Deustuko Unibertsitatearen aldetik. Aipatu da honezkero Miren Berasategik eta Jose Antonio Marinek Twitter sarean pobreziak izandako tratamenduaren inguruan aurkezturiko lana. Nik, bestalde, Managing religion and (in)visivility panelean parte hartzeko aukera izan nuen. Bertan erlijioa eta komunikabide digitalen arteko harremanari buruz orain gutxi amaitutako ikerketa baten ondorio batzuk aurkeztu nituen. Nagusiki Rezandovoy otoitzerako tresnaren erabiltzaile profilari buruzko datu kuantitatibo batzuk eskaini nituen, komunikabide digitalek erlijioan izan dezaketen eraginari buruz dauden aurreiritzi edo ideia oker batzuk gezurtatzeko balio dezaketenak.

Kongresua alor berdinean lanean dabiltzan ikerlariekin hartu-emanean jartzeko aukera izan zen eta Deustuko Unibertsitatearen eta Ramon LLull unibertsitateko Komunikazioa, Erlijioa eta Kulturari buruzko Blanquerna Behatokiaren arteko loturak indartzeko. Eskerrak eman nahi dizkiot Blanquerna Behatokiari, eta bereziki honen zuzendari Miriam Diez Bosch irakasleari, Deustun komunikazioari eta erlijioari buruz egiten dugun ikerketarekiko azaldu duen interesarengatik. Lankidetza honen fruitu bezala, aurki, herrialde desberdinetako autoreek parte hartuko duten liburu monografiko bat argitaratuko da.

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>