Ikasketak

“Ahotsaren garrantzia komunikazioan” hitzaldia emango du Mirari Perez Gaztelu foniatrak ostiralean

Mirari Perez Gaztelu

Datorren ostiralean, martxoaren 2an, Mirari Perez Gazteluk ahotsaren garrantziari buruzko hitzaldia emango du Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.

“Komunika Zikloak” aurrera jarraitzen du eta mediku foniatra honekin bilduko dira komunikazioko ikasleak, 014 gelan goizeko 10:00etan. Hitzaldiaren izena “Ahotsaren garrantzia komunikazioan” da. Mirari Perezek ahotsaren garrantzia azpimarratzeaz gain, tresna horrek komunikazioaren esparruan duen balioa azalduko du.

Ez da lehenengo aldia ahotsaren profesionala ikasleekin biltzen dena. Ia urtero etortzen da medikua komunikazioko 2. mailako ikasleekin bildu, hainbat ahots-ariketa egin eta zenbait aholku ematera. Hitzordua, beraz, ostiral goizean.

María Manzaneque

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.