Ikasleak

Ainhoa Beolak Kultura informala sustatu behar dela nabarmendu du

Forum-ean parte hartu zuten ikasle batzuk

Forum-ean parte hartu zuten ikasle batzuk

Donostiako hirugarren alkate-orde den Ainhoa Beola izan zen 2016 Latitudea programaren lehen gonbidatua. Aralarreko kideak, “Kultura informalaren gabezia eta errekonozimendu eza” salatu zituen Donostiak 2016an Kulturaren Europako Hiriburua izateko aurkeztu duen hautagaitzaren harira. Beolak, kultura formala gainditzeaz gain hautagaitza Donostiako auzoetara zabaltzeko beharra nabarmendu zuen.

Irratsaioak, Giza Zientziak eta Komunikazioa ikasten duten Jon Inchaurraga bilbotarra eta Aitor Zabaleta zegamarra izan zituen kolaboratzaile moduan.

Gazteek proiektuaren inguruko galderak egin zizkioten zinegotziari. Horrela, Donostiako jai giro eskasa edo herritarren parte hartzea izan ziren jorratutako gai batzuk. Beolak, argi eta garbi erantzun zuen gazteek egin zizkioten galderak eta, ez zen kikildu Donostiako hautagaitzaren atzean mesede politikoa dagoela onartzean. Hala ere, “gauzak aldatzeko era bakarra” barruan egotea dela azpimarratu eta “diskrepantziatik ekarpenak” egiteko apustua berretsi zuen.

Audioa hemen: PROG 01_Ainhoa Beola_Aralar

Oreka Irrati Taldea

One comment on “Ainhoa Beolak Kultura informala sustatu behar dela nabarmendu du
  1. Pingback: La Concejala de Capitalidad visita Latitud 2016 ‹ Estudios en Comunicación

Say something

Your email address will not be published. Required fields are marked with a grey bar.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.